EAJk etengabe «legalitatea» beteko duela esateak haserrea piztu du EAn
Eusko Alkartasunak, ororen gainetik, Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian kontsulta egiteko proposamena azken muturreraino eramateko jarrerari eutsiko diola nabarmendu zuen atzo Ziarretak. Begi txarrez ikusten du, aldiz, EAJk Konstituzionalaren erabakiari men egingo diola esatea; horrek, bere irudiko, ezer gertatu baino lehen, eta gertaerei aurrea hartuz, «porrota» onartzen dutela adierazten baitu.
GARA |
Gasteizko Parlamentuak Kontsultaren Legea onartu zuenetik igaro diren bi aste hauetan, kalapitak besterik ez ditu sortu; bai agintari espainolen artean, bai kontsultaren egitasmoa sustatu duen hirukoa osatzen duten alderdi politikoen artean. Eusko Alkartasuneko presidente Unai Ziarretak, haserre kutsuz, deitoratu egin zuen EAJk etengabe nabarmentzea «legalitatea onartuko» duela. Horrek «atsekabetu» egiten duela aitortu zuen politikari bizkaitarrak, «aldez aurretik porrota onartzea» delakoan.
Cadena SER irratian egindako elkarrizketan, hirukoa osatzen duten alderdiak hartu-emanetan daudela azaldu zuen Unai Ziarretak. Aste honetan bertan bilkurak egingo dituztela iragarri zuen, Kontsultaren Legeari PSOEren gobernu espainolak helegitea ezarriz gero zer nolako jarrera hartu behar duten adosteko. Baina horretan ez datozela bat adierazten duten zantzuak utzi zituen agerian EAko eledunak; izan ere, gogor kritikatu baitzuen EAJko presidente Iñigo Urkulluk behin eta berriz «legalitatea» onartuko duela nabarmentzea. Horrek, Ziarretaren irudiko, «aldez aurretik porrota onartzea» adierazten baitu.
«Agian» men egin beharko diote
Egoera dena delakoa izanik ere, ezbairik gabe, Eusko Alkartasunaren jarrera hiru herrialdetarako kontsulta proposamenarekin aurrera jarraitzea dela nabarmendu zuen, Gasteizko Parlamentuak «agindu garbia» eman baitio Lakuako gobernuari.
«Bide honi» ekin ziotenean, Ziarretaren hitzetan, Eusko Alkartasunak «oso argi» zeukan, eta EAJk ere ba omen zekien, Auzitegi Konstituzional espainolean helegitea aurkeztuko zutela ordezkari espainolek. Ildo horretatik, «errekurtsoa aurkeztu baino lehenagotik Auzitegi Konstituzionalak esango duena onartuko dutela esatea akats estrategiko bat izatera irits daiteke», gaineratu zuen Ziarretak.
«Agian» Konstituzionalaren aginduari men egin beharko diotela aitortu arren, Mungiako politikariaren esanetan, «kosta ahala kosta, eta esaten dena esaten dela ere», kontsultaren egitasmoa azken muturreraino eramateko apustu irmoa egin du Eusko Alkartasunak. Gainera, hainbat gauza «aurreikusita» dituztela ere nabarmendu zuen, baita kontsulta nola gauzatu ere; baina «jende guztiak buruan duena ez dut aurrez esango» esanez alboratu zuen gaia.
«Nahiz eta Gobernu espainoleko presidenteak eta oposizioak aditzera eman errekurtsoak izango direla, herritarren iritzia jakin nahi izatea inoiz ezin daiteke legez kanpokoa izan. Zer nolako demokrazia izango litzateke bosgarren pisuko bizilagunaren edota oinarrizko gauzen inguruan kaleko jendearen iritzia jakin nahi izatea legez kanpokoa bada?», galdetu zuen kritika gisa, azkenik, Ziarretak.
Alderdi jeltzaleak kontsultarekiko erakusten duen jarrerak Eusko Alkartasuneko kidegoaren artean «atsekabea» sortzen duela aitortu zuen alderdi abertzaleko presidente Unai Ziarretak.
«Zer nolako demokrazia izango litzateke bosgarren pisuko bizilagunaren edota oinarrizko gauzen gainean kaleko jendeak duen iritzia jakin nahi izatea legez kanpokoa bada?», galdetu zuen Ziarretak.
El mismo día en el que Unai Ziarreta arremetía contra la formación jeltzale por su insistencia en que se someterán a lo que dicte el Tribunal Constitucional español en caso de que la Ley de Consulta del Parlamento de Gasteiz sea recurrida, el presidente del PNV volvió a asegurar, una vez más, que «el PNV acatará la legalidad» porque, según dijo, la formación jeltzale «es consciente en cada momento de cuál es el contexto».
En una entrevista publicada por «El Diario Vasco», el político de Alonsotegi admitió que no le gustó que la izquierda abertzale posibilitara la apobación de la Ley de Consulta porque, a su entender, fue «un ejercicio de cinismo para hacer el menor daño posible a su mundo y el mayor al PNV». Además, adelantó que los pasos a dar a partir de ahora serán «puestos en común con los partidos, salvo con EHAK», y al margen de llamamientos de desobediencia civil como la realizada por EA, que «respeta pero no compromoten» a los jeltzales.
«Uno puede lanzar cuatro titulares atractivos para la sal gorda, pero a nosotros nos corresponde gestionar ese proceso desde las instituciones con la máxima responsabilidad. No vamos a hacer fuegos de artificio», prosiguió Urkullu en clara alusión, en forma de crítica, a Eusko Alkartasuna, a su vez socio del Gobierno tripartito que promueve la anunciada consulta.
En consonancia con las interpelaciones que realizó al presidente del Gobierno español, José Luis Rodríguez Zapatero, para que mantenga «una responsabilidad de estadista» en este contencioso, Urkullu insistió en que, pase lo que pase, su partido se someterá a los dictados de la legalidad española.