GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

San Ferminetako Binakako Finala

Barriolak eta Olaizola II.ak hasi bezala agurtuko dute torneoa

Lau eta Erdikoaren ondoren, bigarren final batean aurrez aurre izango dira leitzarra eta goizuetarra, Xala eta Beloki lagun dituztela. Lau jokalariek maila altua erakutsi dute eta lehia gogorra iragartzen da.

p038_f01_097x184.jpg

Ander GARTZIA | BILBO

Labriteko pilotazale batek baino gehiagok oihukatuko du gaur gauean «¡pobre de mi!» kantua Sanferminetako Binakako txapelketa bukatzen denean, astebete iraun duen jaialdia eta gero, punta-puntako pilota jokoa luzaroan ikusterik izango ez ote duen beldurrez. Izan ere, frontoitik at festa giroan izan diren Iruñeko kaleetan ez bezala, egunik handiena gaurkoa da: binakako finala. Olaizola II-Beloki eta Xala-Barriola aurrez aurre (22.15, ETB1). Aste osoan Labriteko kantxan protagonista nagusiak izan diren bi bikoteak nor baino nor.

Aurreko igandean jokatutako Lau eta Erdiko Txapelketa eta gero, Abel Barriolak eta Aimar Olaizolak bigarren finala izango dute zortzi egunetan. Partida hartan aise gailendu zen Leitzako pilotaria (22-11) eta, zalantzarik gabe, bestelako amaiera bat duen filma nahiko du oraingoan goizuetarrak. Horretarako, protagonista ezberdinak baino ezer hoberik ez da, eta gaurko finalerako Olaizola II.ak Ruben Beloki izango du bizkartzain. Burlatako atzelaria egundoko txapelketa ari da egiten, eta bai partida batean zein bestean maila oso altuan aritu da. Serio jokoan, eta esku bakarreko hatzekin zenbatu daitezkeen pilotak oparituta.

Faborito argirik gabe

Aurrean, ordea, ofizio handiko bikotea izango dute Olaizolak eta Belokik. Bai Xala eta bai Barriola joko handiaren jabe direla erakutsi dute aurtengo Sanferminetako Torneoan, eta ezbairik gabe, final gogorra izango da. Zalantzak izango dituztenak Labriten bilduko diren pilotazaleak izango dira, dirua bikote baten alde jokatzeko garaian arriskua baita ziurtatuta dagoen bakarra. Izan ere, final handiko protagonistek antzeko ibilbidea burutu dute. Aurreneko norgehiagokan Xalak eta Barriolak aitaren batean hartu zuten mendean egungo Buruz Buruzko txapelduna. Lekuineko aurrelariak eta Leitzako atzelariak ez zieten aukera zipitzik ere eskaini Bengoetxea VI.ari eta Otxandorenari eta ordu erdi eskasean hartu zituzten mendean (22-4). Aimar Olaizolak eta Belokik ere erakustaldia eman zuten beren estraineko partidan, eta 9 tantotan utzi zituzten Asier Olaizola eta Begino. Finalerako bigarren urratsean harkaitz gogorragoekin egin zuten topo, baina, asko sufritu eta gero, bi bikoteak irten ziren garaile: nafarrek, partida zoragarrian, 22-19 menderatu zituzten Titin eta Goñi III.a, eta gaurko aurkariek Irujo eta Pascual utzi zituzten finaletik kanpo (22-16). Finaleko emaitza ikusteko dago.

Bihar sanferminetako azken egunerako prestatutako jaialdiko aurreneko partidan Beloki II-Rai eta Cabrerizo II-Urberuaga izango dira aurrez aurre. Finalaren ondotik, berriz, Gonzalez-Laskurain eta Koka-Patxi Ruiz norgehiagoka izango da ikusgai.

 
1.200 cajas de vino para Irujo y Lasa III

La empresa Aspe estará muy agradecida a Juan Martínez de Irujo y a Oskar Lasa por la victoria cosechada ayer en el frontón de Labrit, ya que gracias al triunfo logrado por sus pelotaris en el desafío del vino obtuvieron 1.200 cajas de la bodega de Marco Real. La pareja designada por esta empresa para el duelo derrotó por 22-15 a Bengoetxea VI y Begino en un partido intenso que tuvo un inicio eléctrico pero al que le faltó más igualdad en el final. A.G.

La pelota de luto por la muerte de Fernando Castro

El mundo pelotazale se tiñó ayer de luto con la muerte a los 83 años del cronista de pelota Fernando Castro. El que fuera campeón del mundo de pala en 1952 y en la actualidad era el socio número uno del Athletic Club, mantuvo una estrecha relación con los integrantes de la empresa Eusko Basque.

Aritz Lasa logra el título del Cuatro y Medio Navarro

Aritz Lasa se ha impuesto en el Campeonato Navarro Oficial del Cuatro y Medio al derrotar en la final a Nagore por 22-20 en un Labrit vestido de gala. El delantero guipuzcoano dominó en el peloteo y gozó de amplias ventajas en el marcador, pero terminó el choque sufriendo más de la cuenta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo