GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Ekain berriren lehen bisitariak

Irailean Ekain Berri ikusi ahal izateko «xehetasunen» zain

Iaz ez genuen Ekain Berri ikusteko aukerarik izan, aurtengo urtarrilean ere ez, ez eta ekainean ere. Hasiera batean hala aurreikusita bazegoen ere, itxaronaldia luze joan da. Orain, badirudi irailean irekiko dituela ateak. Atzo kazetariok etorkizuneko eremu horren «zati bat» bisitatzeko aukera izan genuen. Ekaingo kobaren erreplika izango denaren eraikuntza lanak amaitu gabe dauden arren, Maria Jesus Aranburuk esan zuenez, «xehetasunak» bakarrik falta dira.

p010_f03_.jpg

Odeia AIESTARAN | ZESTOA

Irailean, herritarrek orduan izango omen dute Ekain Berri bisitatzeko aukera. Zestoako bigarren altxorra izango denaren aurkezpena egin zuten atzo kazetarientzat han bertan Unescoren izendapena dela-eta. Izan ere, duela bi aste, Ekain, Santimamiñe eta Altxerriko eremuak Gizateriaren Ondare izendatu zituzten Quebecen. Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatua, eta Miren Azkarate Kultura sailburua Debako, Aiako eta Zestoako alkateekin batera izan ziren atzo aurkezpenean.

Aranburuk argitu zuenez, «inaugurazio datak oso gertu daude, baina oraingoz ezin dugu informazio gehiagorik eman; gaur Unescoren izendapena ospatzen dugu». Seguru daude irailean izango dela Ekain Berri ikusteko aukera, baina ez zuten gehiagorik argitu nahi izan. Beraz, hilabetea finkatuta geratu arren, egunaren eta bestelako xehetasunen zain egon beharko dugu.

Kazetariek Ekain Berriko lehen bisitariak izatearen pribilegioa izan genuen. Hala, Zestoako berdegunean kokatzen den eraikin modernoan sartu eta zirkuitu batean murgilduta, kobako paretetan 70 bat irudi ikus daitezke, gehienak animalienak: hartzak, zaldiak edota oreinak. Lanek, hala ere, hor jarraitzen dute, baina, Aranburuk esan bezala «xehetasunak» bakarrik falta dira; irailerako bukatu beharreko detaileak. Orduan orain baino osatuago ikusiko omen da Ekain Berri.

Gerturatzen denak irudi horiez gain zer ikusiko duen galdetuta, asmoa «sentsazioekin lehen kontaktu bat izatea» dela adierazi zuen Kultura eta Euskarako foru diputatuak, zehazki, zirkuituan buelta bat emanez paleolitikora salto egin izanaren sentsazioa izatea bilatzen dutela, hain zuzen ere. Ibilaldia, gainera «isiltasunean» eginez gero, kobaren magiarekin topo egingo du ikusleak.

Baina, antza, bigarren ibilbide bat ere izango du; jakindurian barna egin beharrekoa. Hori pertsona batek zuzenduko du, azalpenak emanez. Bisitaren ondoren, orain ezin ikus daitekeen beste gela bat bisitatzeko parada ere izango da, eta bertan grafikoen bitartez beste koba batzuen inguruko informazioa jasotzeko aukera egongo da. Modu didaktikoan koba sakonki ezagutzeko beste eremu bat ere izango dela adierazi zuten. Bukatzeko, paisaiaren edertasuna bisita biribila gauzatzeko azken puntua dela esan zuen.

Bestalde, ia aurreikuspen guztiak hutsean geratu diren arren, urtean Ekain Berrik izango dituen bisitariak zenbat izango diren esatera ere ausartu zen Aranburu: 80.000 inguru.

Unescoren izendapena

Aranbururekin batera Miren Azkarate Kultura sailburua ere izan zen Ekain Berrin eta eremua bisitatzen duenak Ekaingo kobaren «zati bat» ikusi ahal izango duela azaldu zuen. Azkaratek Unescoren Gizateriaren Ondare izendapena lortzea ez dela erraza izan aipatu zuen, elkarteak «zorrotz» jokatu duelako azken boladan. Denborak aurrera egin ahala irizpideak zorroztu egin dituela gaineratu zuen. Hala ere, erakundearen estrategia ezagutuz lortu dute proposatutakoa; Kantabria eta Asturiaseko Gobernu autonomoekin batera, «Altamirako aztarnategiak zuen izendapenetik abiatu eta horren inguruan lan egin dugu». Horrela, bakoitza bere eremuan kokatuz, Debako lurretan dagoen Ekainek eta Aiako Altxerrik hain preziatua den izendapena ere lortu dute.

Lakuaren lana

Kultura sailburuak bere Gobernuak eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek Ekaingo kobaren inguruan egindako lana ere goraipatu zuen, hiru urte baitaramatzate lanean.

Miren Azkaratek adierazitakoaren arabera, Unescok oreka geografikoa bultzatzen du eta orain dela bederatzi urtera arte hautagaiak Gobernu espainolak proposatzen zituenez, Euskal Herrian ez zen bat bera ere aurkeztu. Ordutik, ostera, Eusko Jaurlaritzak proposatzen ditu eta hala, Azkarateren hitzetan, Bizkaiko zubi esekiaren izendapena lortu zen.

Atzerapenak

Ekain Berri, Ekaingo kobazuloren erreplikaren irekiera behin eta berriz atzeratu dute azken zazpi urtetan. Orain arteko arduradun politikoek balizko inaugurazio datak iragarri izan dituzte baina, azkenik, jendeak irailera arte itxaron beharko du erreplika ikusteko, orduan izango baita behin betiko inaugurazioa .

UNESCO

Unescok Ekaingo Kobazuloa Gizateriaren Ondare izendatu berri du Santimamiñeko eta Altxerrikoarekin batera. Dirudienez, horrek eraginda aurreratu dute Renaud Sanson eszenografoa egiten ari den kobaren erreplikaren zati baten aurkezpena.

Erreplika

Sansonek punta-puntako teknikak erabili ditu kobaren harrizko hormak zazpi paneletan kopiatzeko; horri esker bisitariak Ekaingo haitzuloak bere horretan gordetako animalien irudiak ikusteko aukera izango du; 70 irudi baino gehiago dira, besteak beste, zaldi, ahuntz, orein eta arrain irudiak.

La cueva fue descubierta en 1969 por Andoni Albizuri y Rafael Rezabal

La cueva de Ekain fue descubierta el 8 de junio de 1969 por Andoni Albizuri y Rafael Rezabal. Sus representaciones rupestres fueron publicadas por Aita Barandiaran y Jesús Altuna ese mismo año bajo la tutela de la Sociedad de Ciencias Aranzadi, aunque no fue hasta 1978 cuando estos estudios fueron ampliados. Las excavaciones, sin embargo, sí que comenzaron en 1969 y no concluyeron hasta el año 1975.

Parece ser que fue la dueña del caserío Sastarrain, junto a la cueva, quien guió a Rezabal y Albizuri hasta la entrada de Ekain. Se encontraron con la galería tapada por pedruscos y maleza, aunque después, al despejar la zona, pudieron contemplar una gran galería de unos 120 metros de largo con numerosas pinturas y grabados en las paredes.

Ekain es uno de los santuarios prehistóricos existentes del Magdaleniense (15.000-12.000 a.c.) en Europa, junto con Lascaux, Niaux y Altamira. En la cueva hay 70 figuras (64 pintadas y 6 grabadas), aunque su número depende de si se tienen en cuenta o no otros signos que pueden estar ligados a las figuras.

Más de la mitad de las figuras pintadas son caballos y según han ido desvelando los diferentes, aunque todavía hoy escasos, estudios realizados, parece ser que la mayoría de los animales pintados no respondían a la dieta diaria de los moradores de la cueva, por lo que algunos expertos ven al conjunto de Ekain com un santuario. Los caballos pintados responden al aspecto de los animales de finales del paleolítico. Siendo sus cabezas de menor longitud de los caballos actuales.

La conservación de las pinturas, además, es excepcional y puede presumir de ser uno de los más bellos y ricos yacimientos del arte franco-cántabro. Y es que este paraje era ideal como asentamiento prehistórico siendo un lugar privilegiado para observar la caza.

Junto con Ekain Lascaux, en el Estado francés, es la cueva que mejor conserva sus pinturas rupestres. La cueva francesa cuenta, entre otros, con la representación de un toro de cinco metros de largo. La cueva fue descubierta en 1940. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo