GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Astigarragako Udalak PSE eta PP izendatu ditu hirigitza auziak ikertzeko

GARA |

Astigarragako Udalak egun oposizioan dauden PSE eta PPko bi zinegotzi izendatu ditu EA-EAJren udal gobernuak bideratutako hirigintza espedienteen ikertze lanetarako, irregulartasunik izan baden argitzeko.

Akordio horrek EA, egun alkatetza duen alderdia, EAJ, PSE eta PPren babesa jaso zuen; EBk berriz, aurkako botua eman zuen. Astigarragako udalbatzak adierazi zuenez, EBk, EA eta EAJri hainbat espediente bideratzean gorabeherak izatea egozten die, baita diru publikoa «xahutzea» ere.

Udaletxeko idazkariarekin batera, Jose Ángel Sánchez (PSE) eta José Manuel Herzog (PP) arituko dira udal gobernuaren kudeaketa ikertzen. Gainera, bi zinegotzi horiek irregulartasunen bat atzematen badute Astigarragako Udalak kanpo ikuskaritza independentea kontratatuko du.

Abuztuaren 8rako eskatu beharko dituzte bi zinegotziek udaletxeko idazkaritzan ikuskatu nahi dituzten dokumentuak, horiek ikerktzeko berriz abenduaren 31 arteko epea dute.

Astigarragako alkate Bixente Arrizabalagak udal gobernuak «ez duela ezer ezkutatzeko» esan zuen. Ezker abertzaleak, bere aldetik, egoera «berehala» argitzeko galdegin zuen prentsa ohar baten bidez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo