GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA | Pello Urzelai 2008/7/27

Polizia marketina

Joan den astearteko polizia operazioa eta asteazkeneko Zapateroren eta Raxoiren arteko bostekoa txanpon bereko aldeak dira. Estatuaren indarra eta bide polizialaren eraginkortasuna erakutsi nahi duen estrategia beraren adierazpen osagarriak. Polizia operazioari lotuta, estrategia hori indartzera bideratuta dago ustezko ikerketa polizialaren inguruko datuen filtrazioa. Errugabetasun ustearen printzipioa errespetatu gabe egiten diren filtrazio horiek bide polizialaren nagusitasuna bermatzeko eta bide horren zaindariekiko menpekotasuna areagotzeko egiten dira. ETAren balizko planak airatzen dituzte, batetik, zer eragotzi duten erakusteko -eta ahantzarazteko eragotzi ez dutena-, eta, bestetik, arazoaren izaera politikoa estaltzeko eta bide poliziala ez den beste biderik ez dagoela zabaltzeko. (...) ETAren jardunak sortzen duen beldurra areagotzen dute (...) -«Dardarka jarri naiz», esan du PSEko zinegotzi batek-, eta beldur horrek segurtasun arduradunekiko menpekotasuna elikatzen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo