GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Legea «bihar bertan» berriz gogortu behar dela esan dio PPk PSOEri

Iñaki de Juana kartzelatik irten ondoren, legea «bihar bertan» berriro gogortzeko eskatu dio PPk PSOEri. Izan ere, bi alderdiak negoziatzen ari dira euskal preso politikoen aurka neurri berriak hartzea, urruntze eta ondasunen gaineko zigorrak ezarriz hain zuzen ere.

p005_f01.jpg

GARA | BILBO

Euskal preso politikoen kontrako neurriak gogortzeko asmoa berretsi zuten atzo PPko ordezkariek Iñaki de Juanak zegokion kartzela zigorra bete ondoren askatasuna berreskuratu izanagatik. Hain zuzen ere, legea «bihar bertan» aldatzeko eskatu zion PSOEri PPren EAEko presidente berria den Antonio Basagoitik.

Beren esanetan, preso donostiarra espetxetik irtetzea «nazkagarria» da «demokraziari adarra jo baitio» eta «ez baita ezer- taz damutu». «ETA-ren hilketak defendatu, barre egin eta ospatzeko aukera izango du», adierazi zuen.

Basagoitik gaineratu zuenez, De Juana erakunde armatuaren biktimetatik hurbil bizi ahal izatea «askatasunaren aurkako kolpea» da eta legea «bihar bertan» aldatu beharra dago. PPko ordezkariarentzat Espainiar Justiziak «huts egin du eta eta huts egiten jarraitzen du» eta horregatik, «legeak hobetu egin behar dira hiltzaileek ezin dezaten nahi duten bezala bizi beren biktimetatik gertu».

Zentzu horretan, ETAko «hiltzailea» izatea «errentagarria» eta «positiboa» izan daitekeela esan zuen «beren auzoetan heroi bezala tratatzen dituzte omenaldiak eginez, dirua ematen diete presoen aldeko erakundeek eta ikasketak gainditzen dizkiete».

PPko idazkari nagusi den Maria Dolores de Cospedalek berriz, euskal preso politikoen kontrako neurriak hartzeko lege aldaketa laster egingo dela iragarri zuen. Azaldu zuenez, Espainiar Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok PPko buruzagi den Mariano Rajoyrekin uztailaren 23an izandako bileran kode penala aldatzeko asmoa agertu zuten eta dagoeneko alderdi popularrak prest du proposamena.

Informazio agentziek eta «El Pais» egunkariak atzo adierazitakoaren arabera, neurri berri horien bitartez euskal preso politikoei urruntze zigorrak ezarriko dizkiete eta erantzunkizun zibila ez ekiditeko beren ondasunak eta senideenak aztertuko dituzte.

PSEko bozeramaile Rodolfo Aresek ere zentzu berean egin zituen adierazpenak. Aresek «etorkizunean» euskal preso politikoei ezartzen zaizkien zigorretan kartzelatik irtetzerakoan «ezin izatea beren biktimen ondoan bizi» eskatu zuen. Hala ere, De Juanari dagokionez «demokrazian gaudenez zigorra betetzen duena aske geratzen dela» esan zuen, baina «ez denez damutu hiltzaile bat izaten jarraitzen du».

La izquierda abertzale lo atribuye a «la firmeza de nuestra posición»

La izquierda abertzale considera evidente que el acoso sufrido estos días por Iñaki de Juana y el anuncio de nuevas reformas legales contra ex presos o familiares de represaliados obedece «a la firmeza de los presos y de la izquierda abertzale para mantener nuestra posición policial. Una firmeza que les hace difícil seguir manteniendo su imposición en Euskal Herria», resaltó Iñaki Olalde en una comparecencia que tuvo lugar en Donostia [ver página 15].

Preguntado por los periodistas sobre el caso de Iñaki de Juana, Olalde lo enmarcó en el contexto general de ataques a la izquierda abertzale. «Es un dato más del estado de excepción», indicó. Sin embargo, puso el acento en que toda la campaña desatada contra presos y familiares cercanos no va a conseguir que la izquierda abertzale retroceda, sino todo lo contrario: «Nos reafirma en seguir trabajando para que todos los derechos sean respetados», indicó Olalde.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo