Etorkinei laguntzeko zentro batera bisita
«Oztopoak guztiok jartzen dizkiegu»
Usain ederra heldu da sukaldetik; Laguntza Etxeko boluntarioak bazkaria prestatzen ari dira jangelan bildu diren etorkinentzat. Gehienak magrebtarrak dira, gizonak; Europa ekialdeko jendea ere bada, eta Sahara hegoaldekoa. Beren egoera dela-eta, ez zaie komeni egunkarian azaltzea, eta argazkirik ez egiteko eskatu dute.
Maider IANTZI
Donostiako Intxaurrondo kaleko zentroan egunero lanean jarduten dutenek azaldu dutenez, magrebtarrek bizi dituzte egoerarik larrienak. Zergatik? Arrazismoagatik, xenofobiagatik, gaitzespenagatik aurrera egitea zailagoa dute.
Etxeko lanen tailerrak eta gaztelania eskolak (euskarazkorik ez) ematen dituzten aretoak ikusi ditugu jangelaren ondoan, eta goialdean, bulego eta bilera gela ugari, baita artxiboa eta garbilekua ere. Azken hau gela txiki bat da; garbigailua eta lehorgailua daude, eta arropa poltsa pila bat lurrean. Egunero jantzi asko eta asko garbitzen dituztela jakinarazi digu Jon Telletxea langileak. Guz- tira 50 langile inguru dira zentroan, horietatik 41 boluntarioak.
Beren lana laguntzea eta heztea da; integrazioa lantzen eta gizartea sentsibilizatzen saiatzen dira. Aholkularitza juridikoa dute, eta lan poltsa ere bai. Hasieran gizon eta emakumeentzat zen, baina Caritasera iristen ziren lan eskaintza ia guztiak emakumeentzat zirela konturatu zirenean gizonei eskatzaile bezala izenik ez emateko erran zieten, ilusio faltsurik sor ez zedin. Nekazaritzan eskaintzaren bat iritsi da, baina oso-oso zehatzak dira. Orain, lan poltsa emakumeentzat da berez.
Azken urteotan ikusi dute gizonezkoek nahiko zaila dutela Gipuzkoan lan munduan sartzea, paperik ez dutelako edo prestakuntza falta dutelako. Izan ere, lurralde honetan lan gutxi dago, eta dagoena oso espezializatua da, Maite Etxabe Atzerritarren Saileko arduradunak adierazi duenez. «Emakumeak etxe-zerbitzuan aritzen dira, gutxi gehiago daukate iristen direnean. Ingeniariak etortzen dira, maila altuko ikasketak dituztenak; gauza horiek ez dute hainbeste axola, ordea. Emakumeak, ikasi dutena ikasi dutela, etxe-zerbitzuan aritzen dira, eta gizonek, berriz, adibidez Nafarroan, gehienek nekazaritzan dihardute», kontatu du. «Noiz arte jarraituko dute emakume etorkinek etxeko lanak egiten?», galdetu du. «Ez dute lanean gora egiten, ez dituzte beste arloak lantzen, eta aurrerapauso bat eman behar da. Paperak lortzean etxe-zerbitzua utziko dute, beren helburua ez baita hor bizitzea», erran du.
Gero eta emakume etorkin gehiago dago Laguntza Etxean, baita Gipuzkoan ere. Adibidez, kultura magrebtarrean beti etorri izan dira gizonak, baina orain emakumeak etortzen dira umeekin. Hori dela-eta, familia pila bat daude hautsita eta urte asko hala egon ondoren umea etorri eta gerta liteke hemengoarekin ez identifikatzea. Urteetan gurasoak ikusi gabe egon ondotik, haurrekin afektibitate gaiak landu behar direla uste dute langileek.
Atera direnak asko saiatu dira
Intxaurrondoko zentroaz gain, bost pisu dituzte, bat emakumeentzat eta beste laurak familientzat. Baliabiderik ez daukatenentzat dira printzipioz, baina ez baliabide ekonomikoak soilik, sozialak eta familiakoak ere bai. Emakumeak hilabetetik hiru hilabetera egoten dira normalean, eta lana eta etxebizitza lortzen dute. Familiak gutxienez urte bat egoten dira. Etxebizitza arazo zaila da guztientzat, are gehiago haurrak dituzten familientzat; hauen prozesuak luzeagoak izaten dira. Sendien pisuetan elkarbizitza asko lantzen da, batez ere nazionalitate ezberdinetako jendea bizi delako etxe berean. Interesatzen zaizkien gaiak ere lantzen dituzte. Bestalde, alokairu apalak eskaintzen dituzte epe labur baterako. Donostia hiri garestia da eta denbora ematen diete kokatzeko, lanean egonkortasuna lortzeko eta etxebizitza bilatzeko. Zubiak dira.
Laguntza Etxera jotzen duten pertsona gehienak latinoamerikarrak dira zerbitzu guztiak kontuan hartuta. 18 urtetik gorako etorkinak sar daitezke egoitzara; haurrak ere bai gurasoekin. 18 eta 45 urte arteko lagunek jotzen dute zentrora. Urtetik urtera jende gehiago hartzen dute, «baina ez da jende-oldea, komunikabideetan agertzen den bezala», argitu dute.
«Hemen zenbat eta gutxiago egon, hobeto. Eta etortzen ez badira, askoz hobeto, horrek esan nahi baitu hobeto daudela», adierazi du Jon Telletxeak. «Kalean bizi den jendea gizartean integratzea zaila den arren, kasuak ikusi ditugu. Izen batzuk etortzen zaizkit burura ezer gabe zeudenak, baimenik, lanik eta prestakuntzarik ere ez zutenak, eta orain lanean ari direnak, agian oraindik baimenik gabe baina lanean. Etxebizitza dute eta jada ez dira hona etortzen», kontatu du.
«Prozesu hori egiten dute, baina momentu batean langabezian geratzen badira berriz eror daitezke. Egia da promozioa lantzen dugunetik batez ere mutil asko atera dela zegoen egoera latzetik hobera. Ezin dugu esan integrazio osoa lortu denik, baina nor dago integratuta? Arlo batzuetan gizarteratzea lortu dute», erantsi du Maite Etxabek. Bere iritziz, etorkin bat bere jaioterritik ateratzeko ondo dago, baliabideak ditu, oso gaizki dagoena bere jaioterrian ez da honaino etorriko, inguruan geratuko da. Gertatzen dena da hona iristean egoera ez dela erraza.
Langileek azaldu dutenez, Laguntza Etxea lehenengotariko baliabidea izan daiteke, Gurutze Gorria eta, agian, Rais fundazioa bezala. Edo SOS Racismo arlo juridikoan. Bideratzen saiatzen dira, baina ez da erraza eta batzuetan ezin da, tokia mugatua delako eta baliabide asko ez dagoelako. Heziketa plan bat daukate eta gero egoera bakoitza aztertzen dute, pertsona bakoitzak bere mugak eta arazoak dituelako. Hala ere, gutxieneko batzuk eskatzen dituzte; puntualitatearekin, adibidez, oso zorrotzak dira. Lan egiteko garrantzitsuak dira gauza horiek, eguneroko bizitzan edonork bete behar ditu; gertatzen dena da kalean dagoen jendearekin zailagoa dela, ez dutelako ordutegirik eta gaitasun horiek ere galtzen joaten direlako.
Atera direnak sekulako ahaleginarekin atera direla nabarmendu du Telletxeak: «Kalean bizi izan dira, ogitartekoak janez. Ea nork egiten duen hori! Motibazio izugarria behar dute». Erran duenez, Polizia kalez kale dokumentazioa eskatzen ibiltzen da, eta paperik gabeko etorkinei estatutik kanporatzeko espedienteak egin diezazkioke. Gero egozteko agindua etor daiteke, eta hori gertatzen bada ezin dute erregularizatu.
«Oraindik ez dira denen bila joaten, baina batzuei kalean harrapatu eta egozteko agindua ematen diete. Horiekin lan egin dezakezu, baina ez egoera normalizatu. Etorkin izateak ez luke izan behar eskubide gutxiago izatea; pertsonak dira. Legalki, ez dira hemen bizi eta ez dute lanik egiten. Errealitatea da hemen daudela, eta beraiekin lan egin behar dugu. Irregularrak dira, baina sendagilearengana joan behar dute, jan behar dute. Sendagilearengana joateko erroldatu behar dute eta horretarako etxebizitza behar dute», azaldu du Etxabek.
Europako politikak egoera zailtzen du
Egozteko agindua emanez gero, akabo egoera normalizatzen joateko ametsa. «Zenbat denbora egon behar duzu hemen inoiz ez bazara erregularizatuko?», galdetu du. «Kanporatzeko espedientea egiten dizute deliturik gabe. Egozteko agindua ematen dute eta ezin zara zazpi urtetan Estatuan sartu», azaldu du Telletxeak. «Bost eta hamar urte artean da eta normalean zazpi edo jartzen dituzte. Italia eta horiek ari dira esaten hamabost eta horrela. Europako politikak egoera zailtzera datoz. Estatu espainola ildo hori jarraitzen ari da, eta horrek ekarriko du gehiago ehizatzea, irregularra harrapatzera joatea, zailtasun gehiago jartzea. Lege murriztaileagoak dira, eskubideak kentzen dituzte», ohartarazi du Etxabek.
«Krisian gaude, edo hala esaten dute behintzat. Politikarientzat zenbakiak edo eskulana dira etorkinak eta ez bada eskulan gehiago behar, zeintzuk izango dira kaltetuak?», galdetu du Telletxeak. Lanik gabe geratuko diren lehenbizikoak atzerritarrak izango direla deritzote Laguntza Etxeko langileek. Politikak ere murriztera badatoz, are zailagoa izango dela uste dute: «Europan ez dira garai onak. Hor ditugu Berlusconi, Sarkozy... Helburu bera daukate: mugak ixtea. Eta honek kalera eramaten ahal ditu atzerritarrak, lanik ez badaukate».
Maite Etxabe eta Jon Telletxea ez dira borondatezko itzulerez arduratzen, baina Gurutze Gorria bai, eta haiek esanda dakite gero eta itzulera gehiago daudela. Boron- datezko itzuleretan, Estatuak ordaintzen du buelta. «Emakumeak zerbait badauka, baina gizonak zaila dauka. Zertarako geratuko naiz hemen? Ez dut lanik lortzen, eta gero eta zailago dago. Nire herrialdean baino okerrago bizi naiz. Ez dut bilatzen nuen ametsa topatu», agertu dute.
Nazionalitateak zerikusia duela azaldu dute: «Latinoamerikarrek badute sare bat beren artean, eta kalean daudenak magrebtarrak baino gutxiago dira. Egoera zehatzak ikusi behar dira. Sahara hegoaldean gosete handia dago eta zaila da itzultzea, hemengo gutxiena hango gehiena delako».
Espainiar Gobernuari Atzerritarren Legea kentzeko eskatuko liokete, edo gutxienez biguntzeko. Udalei eta Aldundiari, berriz, irregularrekin ere lan egin behar dela erranen liekete. Erroldarik ezean, ez dute udalean hitzordurik ematen. Arlo guztietako planak egitean etorkinei ere begiratzea eskatuko liekete, gure artean daudelako, gizartearen parte direlako. Hezkuntzan, osasunean... denean, ez lanean bakarrik. Bide horretan, urratsak egiten ari direla nabarmendu dute. Adibidez, itzultzaileak jarri dituzte Osakidetzan. «Hemen bizi direla kontuan eduki behar dute edozein gauza egiten dutela. Gipuzkoan biztanleriaren %4,6 dira. Beste herri batzuetan zer egin duten ikusi, baloratu, hobetu eta aplikatu behar dute».
Hurbildu, eta akabo estereotipoak
Gizarteari irekiagoa izateko eskatuko liokete, etorkinak hemen daudela esan eta oroimena astinduko liokete: «Denok etorkinak izan gara». Beldurrik ez izateko aholkatuko liokete, nahiz eta errealitate ezezaguna izan eta ezezagunak beti errespetua eman.
«Lana topatzea zaila da; etxebizitza, zailagoa. Egunero oztopo ugariri egin behar diote aurre, eta oztopo horiek guztiok jartzen dizkiegu, ez diegulako lanik ematen, aurreiritzi asko dugulako, komunikabideetan jende-oldeaz hitz egiten delako, paterez... Baina pateratan beti etorri da jendea, eta pateratan baino gehiago etortzen dira hegazkinez. Estereotipoak hautsi behar dira eta, gehienetan, etorkinak hurbiletik ezagutzean gertatzen da hori», adierazi dute Telletxeak eta Etxabek.
Etorkizunari buruz galdetuta, zera erantzun digute: «Ez dakit orain bezala izango den, baina hemen egongo gara; bide luzea dago aurretik, ez dago politika argirik immigrazioaren inguruan». Onena Caritas desagertzea izanen litzatekeela erran dute, baina badakite zaila dela.
Europako bertze herrialde batzuetan zer egiten duten begiratzeari interesgarria deritzote; Estatu frantsesean eta Alemanian, esaterako, esperientzia handia dute. «Gauzak nola egin erakusten dute, edo nola ez egin. Frantzian asimilazioa dago eta ez dugu eredu hori jarraitu behar. Europa mailan ari dira ildoak marrazten eta egoera okerrera doa. Hala ere, jendea etorriko dela uste dugu: beharra daukate, eskubidea daukate», bukatu dute.
Con 8 años me despacharon de casa. Me busqué la vida y no encontré nada. Limpiaba zapatos en la calle; me pegaban, me tiraban cosas encima... No me gustaba, pero si no trabajas no comes. Pensé trabajar en una obra. No pudo ser. Te encuentras sucio, te duchas muy de vez en cuando... Viví en la calle hasta los 12 años, y decidí que no iba a quedarme así. Cogí el tren hasta Titouan. Allí, dormí en la estación y limpié zapatos para conseguir dinero. Luego me fui a Tánger en autobús y trabajé limpiando playas.
Salí de mi país a los 15 años. Siempre veía a gente encima de camiones, también detrás, abajo... En el puerto de Tánger vi a una persona con la cabeza aplastada. Cuando intenté marcharme por primera vez de mi país, lo hice debajo de un camión de chatarra, encima de bombonas y cables. Paramos en un control, y me llevaron a comisaría junto a otro chico que pagó mucha pasta para subirse al camión.
Recuerdo que cuando intenté dejar Marruecos por segunda vez llovía y yo estaba mojado y congelado. Pasé dos horas debajo de un camión en marcha, y días en el puerto. Cuando paramos en una gasolinera, salté; no podía ni andar, me dolía todo el cuerpo. Una persona me miró, pero no dijo nada; y yo escapé, me escondí en un parque, entre árboles; luego entré en una casa abandonada a buscar comida. Llevaba una ropa encima de otra; una de ellas estaba empapada y me la quité. Estaba en medio de un campo cuando me topé primero con unos guardias civiles y luego con unos gitanos que iban en coche. Los guardias me dejaron tirado; los gitanos me preguntaron si quería tomar un café y me dieron 20 euros. Pude coger el autobús y llegar a Jaén. Allí, pasé años en un centro de menores, hasta que me dieron dinero y me echaron. Estuve en Madrid, también en Francia, y una noche fría de invierno llegué a Donostia.
No me esperaba que esto fuera así; en Marruecos veía que los extranjeros tenían casas, garajes... Sin embargo, gente que viene aquí con algo se encuentra sin nada. Vive en la calle, porque no encuentra nada, no hay nada. Hay una Ley de Extranjería que no nos deja trabajar. Además, hay gente que, aunque haya conseguido documentación, se encuentra en la calle. Me parece que es porque se les cambia la vida: chicas, alcohol... y también porque están solos, no tienen a nadie para hablar.
En mi caso, aunque sufra racismo, hay gente que se porta bien: por ejemplo, el trabajador social Carlos, que incluso se metió en problemas para ayudarme, o aquella mujer que me dio dinero en la estación de Iruñea al verme tiritar. Cuando estaba mal, muchas personas hablaron conmigo y me dijeron que me iban a ayudar a salir, que si continuaba así acabaría en la cárcel o muerto en cualquier rincón.
Salí de Marruecos porque pensé que allí nunca mejoraría y que conseguiría papeles aquí. Ahora vivo en un centro de acogida para jóvenes extranjeros, sin documentación y, además, con una orden de expulsión en mi contra. Pero siempre con la esperanza de lograr los papeles y mejorar.