FINALAK
Arabako txapelketa ugari jokatuko dira Gasteizko jaien barruan
J.L. | DONOSTIA
Bihartik larunbatera arte, egunero izango dira Gasteizen, Foruen enparantzan, 12.00etan, herri kirol jaialdiak, eta tartean herrialdeko txapelketak ere izango dira jokoan. Bihar hasiko dira jaialdiak, eta lehen egunean Arabako aizkolarien finala jokatuko dute. Ruiz de Aretxabaleta, Llanos, Lopez, Zubiaga, Fernandez de Landa eta Jauregi neurtuko dira. Bakoitzak lau kana-erdiko eta bi 45 ontzako moztuko ditu.
Etzi, orga jokoko finala izango da. Ostegunean, berriz, aitzurlariena. Velez de Mendizabal, Ruiz de Aretxabaleta, Lopez eta Llanos neurtuko dira. Bakoitzak bi 45 ontzako eta bi 36ko moztu beharko ditu. Zakularien lehia ere izango da egun horretan. Ostiralean, nesken ingudea eta zaku txapelketak izango dira.