GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Festa giroa eta alaitasuna, nagusi Etxarri Aranatzen

Larunbatean jaien hasiera iragartzen zuen suziriak eztanda egin ostean, festa giro paregabea da nagusi Etxarri Aranatzen egun hauetan. Herenegun, euskal preso politikoen amnistiaren aldeko manifestazioan 500 pertsona inguru bildu ziren, eta bertan festak eta aldarrikapenak bat egin zuten. Gaur, Haurren Egunean, herriko gaztetxoek haiei zuzenduriko ekitaldi anitzekin gozatzeko aukera izango dute.

p021_f02_100x110.jpg

GARA |

Etxarri Aranatzeko bizilagunek eta bisitariek ez dute atsedenerako unerik, bai egunez bai gauez festak ez baitu etenik herrian. Asteburuko jende uholdearen joan-etorriaren ostean, gaur herritarrek jai giroaz patxadaz gozatzeko aukera izango dute.

Gaur, Haurren Eguna delarik, eguerdian umeentzako jolas parkea izango da, eta 14.00etan japoniar bonbak botako dituzte. Arratsaldean ere herriko txikientzat hainbat ikuskizun izango dira.

Ondoren, 19.30ean umeentzako play-back txapelketa izango da, eta egunero bezala, hamarretan zezensuzkoa egongo da. Gau partean, 00.30ean dantzaldia izango da Gaubela taldearekin eta horren ostean diskoteka mugikorra izango da.

Bihar berriz, Ezkonduen Egunean, 11.30ean haur batukada izango da, eta 13.30ean Argentinar Dantzariak eta Etorkizuna taldeek dantza saioa eskainiko dute. Arratsaldean, bostetan kadeteen txirrindulari lasterketa izango da eta 17.30ean kalderete lehiaketa egingo da.

Seietan Parrux Dixie Band taldeak kalejira egingo du herriko kaleetan barna, eta 19.30ean kalderete lehiaketako irabazleek sariak jasoko dituzte. Ondoren, herritarrek kaldereteak dastatzeko aukera izango dute. 20.30ean Egan taldeak dantzaldia eskainiko du eta hamarretan haurrentzako zezenzuskoa izango da. Bestalde, dantzaldia 03:30ak arte luzatuko da.

Asteazkenean, Aiton-amonen Egunean, goizeko 10.30ean txarangak herritarrak ohetik altxatuko ditu, nahiz eta ziur asko baten bat ohean gustura geratuko litzatekeen bezperako parrandaren ostean. Ondoren, herritarrek 11.30ean auzatea dastatzeko aukera izango dute. Artzabal elkartea ogitartekoa emateaz arduratuko da.

Ondoren, 11.30etik 13.30era haurrentzat txu-txu trena herriko kaletan barna ibiliko da. Eguerdiko hamabietan berriz, jubilatuentzako meza izango da eta 13.30ean musika emanaldia izango da Totem taldearen eskutik.

Pilota partidak

Bazkalorduan, 14.30ean herriko jubilatuentzako bazkaria izango da, eta bazkalostean Miguel Angel soinu-jolearen saioaz gozatu ahal izango dute adinekoek.

Arratsaldean, kalejira izango da 17.00ean Impresentables txarangarekin, eta bi ordu geroago nazioarteko dantza ikuskizuna izango da. Viva Jalisko talde mexikarraren txanda izango da. Ondoren, arratsaldeko zortzi eta erdietan dantzaldia egongo da Nexo taldearekin.

Gauean berriz, bederatzietan binakako pilota partidak jokatuko dira herriko frontoian. Maila ezberdinetako txapelketak izango dira; kimuak, haurrak, kadeteak, zaleak. Horren ostean, eta egunero bezala, gaueko hamarretan zezensuzkoaren aurretik korrikalditxoa egiteko ordua izango da, eta ondoren Nexo orkestrak dantzaldia eskainiko du gaueko ordu txikiak arte.

jolas-parkea

Gaur, Haurren Eguna izaki, gaztetxoentzat ekitaldi anitz antolatu dituzte. Goizean eta arratsaldean jolas parkea izango da, eta ondoren, bonba japoniarrak botako dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo