GARA > Idatzia > Kirolak > Futbola

Avironek Beauvais taldearen zelaian irabaziz ekin dio denboraldi berriari

Ezin hobeto hasi da Avironentzat N1 Mailako bere ibilbide berria, Beauvais taldearen zelaian 1-2 irabazi baitzuten baionarrek. Euskaldunak hobeak izan ziren eta merezimenduz lortu zituzten lehen hiru puntuak. Flegueauk aitzineratu zituen zuri-urdinak seigarren minutuan. Oren erdia bete zenean, etxekoek berdindu egin zuten; baina bost minutu geroago, Souverbiek, penalti bati esker, lapurtarren bigarren gola lortu zuen, eta markagailua horrelaxe geratu zen..

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo