GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Kanpaldiko ekintzaileak aske geratu eta pozik agertu dira ekimenaren arrakastagatik

Igandean Abiadura Handiko Trenaren kontrako ekintzan Donostian atxilotutako lagunak aske utzi zituzten atzo, 5.00ak aldera. Kontent agertu ziren atzo, ekintzarekiko atxikimendua eta arrakasta ikusita.

p019_f02_097x128.jpg

Jasone MITXELTORENA |

Goizeko 5.00ak aldera aske geratu ziren atzo aurreko egu- nean, igandean, AHTren kontra Donostian burututako ekintzan atxilotu zituzten hamabi lagunak. Gaua Ertzaintzaren komisarian eman dute eta, esan zutenez, ez zieten apenas lorik egi- ten utzi, hainbat tramite egiten ari zirela-eta. Atxiloketa unean eta komisariarako bidean ertzainek modu txarrean tratatu zituztela adierazi zuten; kolpeak jaso zituzten, hiru orduz esku-burdinak jarrita eduki zituzten eta mehatxu ere egin zieten. Azkenean, epailearen aurretik pasatu gabe aske utzi zituzten. Guztiei «desordena publikoa» leporatzen diete.

Zaldibiako kanpaldira itzuli ziren, trenez, baina ordaindu gabe, AHTren egitasmoa bultzatzen duen Renfe enpresari beren desadostasuna adierazteko. Antza denez, Tolosako geltokian trenetik jaitsarazi zituzten, baina identifikatu ondotik, Ordiziaraino jarraitu zuten bidaian.

Kanpaldira goizeko 9.00ak aldera iritsi ziren, eta han jakinarazi zutenez, denak ere egoera onean zeuden eta batez ere pozik, ekintzak izandako arrakasta zela-eta. Atxilotutakoetatik sei bidoietara kateatu zirenak dira; beste hiru autobusetako baten gainera pankartarekin igo zirenak, beste bi kanpaldiko parte-hartzaileak dira, ekintza laguntzen ari zirenak, eta azkeneko bat unean bertan ekintzari atxiki eta biluztu zena.

Ekimena duela hamabi egun abiatutako AHTren kontrako kanpaldian sortu zen, eta igandeko ekintza «Pentsatzeko, hiria gelditu» lelopean egin zuten. Hormigoi bidoietara kateatuz Askatasunaren Etorbidea eta Andia kaleak itxiz, trafikoa geldiarazi zuten denbora luzez. Abuztuko lehenengo igandean Donostian paseatzen zebilen jende andanak ikusi ahal izan zuen egitasmo erraldoiaren kontrako aldarrikapena, eta 6.000 esku-orri inguru banatu ziren horien artean.

Ertzainen jarrera bortitza

«Hau ez da ezer AHTk eragingo lituzkeen kalteen aldean», gogorarazi zuten kanpaldiko parte-hartzaileek, eta Donostian zebilen jende askok bere atxiki- mendua erakutsi zien. Ekintza hasi eta berehala iritsi zen Ertzaintza, istiluetarako materiala gainean zuela. Protestaren inguruan bildutako jende multzoaren kontra oldartu ziren, gomazko pilotak botaz. Bi autobusetara igo zirenetako lehenengoak jaitsaraztean ere zakar ibili ziren, arrisku egoera sortuz. Alde horretatik, ertzainen jarrera salatu zuten.

Kanpaldiari dagokionez, Mariaratz-erako mendi martxan presioa eginez eta Zaldibiako Fabrika Bekozelaia etxea hustuz, besteak beste, AHTren kontrako mugimenduari eraso egin nahi izan zaiola aipatu da.

«hau ez da ezer»

AHTren Aurkako Asanbladak antolatu duen Zaldibiako kanpaldian sortutako ekintza AHT egitasmoaren aldean «ezer ere ez» dela ohartarazi zuten. 6.000 esku-orri banatu ziren ekintzaren zioa azalduz.

Elorza defiende el TAV como «necesario para el turismo»

El día después de que la acción colapsara el centro de su ciudad, el alcalde de Donostia, Odón Elorza, definió el proyecto del TAV como «uno de los retos fundamentales para conseguir que el turismo sea un sector económico fuerte y con futuro» en la capital de Gipuzkoa. Elorza (PSE) hizo estas declaraciones después de firmar la aportación económica de la Diputación guipuzcoana para su promoción turística. Entre otros, el alcalde habló de la necesidad de «hoteles de grandes cadenas, un segundo centro de talasoterapia, mayor cuidado en limpieza, renovación del parque de atracciones de Igeldo y un estudio de la situación de la arena en la Concha». Y dijo el TAV influirá «de forma decisiva». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo