GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Jon Olarra eta Aloņa Muņoa espetxeratu dituzte herenegun espainaratu ostean

GARA |

Espainiar Entzutegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak Jon Olarra eta Aloña Muñoa euskal preso politikoak espetxeratzeko agindua eman zuen atzo, hauei deklarazioa hartu ostean.

Olarra denbora baterako espainaratu zuten estatu frantsesetik herenegun, eta Muñoa berriz 2003. urtetik Fleury-ko espetxean betetzen zuen zigorra amaitu ostean extraditatu zuten Espainara, herenegun ere. Orain, Pedraz epailearen aginduz, Soto del Realen espetxeratutak daude biak.

Bestalde, euskal preso politikoen hainbat espetxe aldaketa eman dira. Batetik, Iker Zabala oiartzuarra Navalcarneroko espetxera eraman dute eta Hodeiertz Urain oreretarra zein Alain Luna oiartzuarra, berriz, Valdemorora. Hiru preso hauek Soto del Realen izan dira orain arte. Jon Aitor Alberdi preso oreretarra, bestalde, Valdemorotik Dueñasera aldatu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo