J.J. Agirre Nafarroako herritar kaltetua
Hegaztiak dorre eolikoei erasoka!
Bistakoa da hegazti suizidak erabiliz, energia berriztagarrien, eta zehazkiago, dorre eolikoen aurkako kanpaina maltzur baten aurrean gaudela
Nafarroako Gobernuak ez ditu datuak kaleratu nahi, hegaztien alde daudelako seguru asko, baina zenbait naturazale arriskutsuri esker, hegaztiok (sai odoltsuak eta saguzar nazkagarriak tarteko) eraso suizidak egiten dituztela jakin dugu, behin eta berriz dorre eolikoen kontra talka eginez, «en pikao», errotak odolez eta lumez zikinduz.
Gainera, hilotz erori ohi dira lurrera eta kiratsa eta irudi txarra zabaltzen dute. Noiz arte?
Euskadin ostera, ez da gertatzen halakorik, denok dakigun bezala; hortaz, zertarako azterketak? Euskadin, «jakin badakite». Euskadin ikerketak soberan daude. Adibidez, «gauza jakina da» ibai-erreketan ubarroiek edota lertxunek arrainei «kalte itzela» egiten dietela, hala, hegazti kaltegarriok «erregulatu» (hots, tirokatu) eta akabo arazoa.
Nabarmendu beharrekoa da nafarrok ez dugula horixe bera egiteko p...rik eduki. Atzetik beti.
Hegaztien jokabide oldarkorra salatu beharra dago behingoz!
Bistakoa da hegazti suizidak erabiliz, energia berriztagarrien, eta zehazkiago, dorre eolikoen aurkako kanpaina maltzur baten aurrean gaudela.
Nafarroako Gobernuak (guztion onerako) argitaratu nahi ez dituen datuen arabera, Salajones, Izko, Alaitz, Gerinda eta El Perdón-en kokatutako parke eolikoetan aztertutako 368 dorreetan, 7.150 hegazti hiltzen dira urteko (guztira 1.100 dorre inguru daude Nafarroan).
Alabaina, hegaztien mehatxua larriagoa da datuok erakutsitakoa baino, baliabide urriak tarteko ezin izan baitziren aztertu eraso suizida guztiak; adibidez, dorreetatik sare nagusira doazen sareetako bajak; ezta zaurituta gertatu eta dorreetatik harago hil ohi diren hegaztiak ere, edota dorreen besoek bultzatuta ehunka metrora hilik erortzen direnak...
Baina egoeraren larritasuna agerian uzten duen datu gehiago bada: izan ere, dorreek jasandako zikin, odol-zipriztin edota lumakada bortitzen azterketarik ez da egin.
Bestalde, agerikoa da hegaztion politika komunikatibo azti bezain gaiztoa. Ikus bestela, zer nolako mezuak zabaldu dituzten komunikabideetan, jendea nahasteko asmoz, ziur asko: «A veces los datos indican que el parque no se puede hacer, pero si al promotor no le gusta tu informe, puede pedir uno diferente a otro biólogo», salatu du Nafarroako Gobernuarentzat txostena egin duen pertsonak. «Para conseguir el citado estudio, Gurelur ha tenido que recurrir a una persona de fuera de Navarra, ya que el Departamento de Medio Ambiente, a pesar de pedírselo por varias vías, nos lo ha negado con el peregrino argumento de que no estaba acabado». «Hemos intentado conseguir datos de mortalidad de aves de las compañías que gestionan los parques, pero no los proporcionan». «Para la patronal eólica, es responsabilidad de las administraciones autonómicas determinar si un parque afecta a las poblaciones de aves: El promotor simplemente ubica el parque donde existe un mayor potencial de generación de energía». Eta horrela...
Birpopulaketako amuarrainekin gertatu bezala, hegazti maltzurren erasoen biktima garen kontsumitzaileon defentsan jardun behar lukete alderdi politikoek lehenbailehen. Ezin dute ez ikusiarena egiten jarraitu.
Aski da! Salba ditzagun dorre eolikoak! Erregula ditzagun hegazti eta saguzarrak! Gora Iberdrola, EHN, Gamesa eta munduko ekoportuak!