GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Egiazko aldaketa eskatuko du ezker abertzaleak larunbatean Donostian

Autodeterminazio eskubidea eta lurraldetasuna oinarri izango dituen aldaketa politikoa eskatzeko manifestazioa antolatu du ezker abertzaleak etziko, Donostian. Bertako jaien hasierarekin batera, Euskal Herriak bizi duen «salbuespen egoera» salatu eta ezker abertzaleak «marko demokratikoa eskuratu arte» lanean jarraituko duela berretsiko du hiriko kaleetan. Hitzordua Bulebarrean izango da, 17.30ean, eta donostiarrei bertaratzeko deia egin die.

p012_f01_111x111.jpg

Oihana LLORENTE |

Etzi hasiko den Donostiako Aste Nagusia testuinguru berezi batean kokaturik dago bertako ezker abertzaleko kideen iritziz, beren esanetan, Euskal Herria aldaketaren atarian baitago. Aldaketa hori ordea, egiazkoa izan dadin, autodeterminazio eskubidea eta lurraldetasuna oinarri izan behar dituela adierazi dute, eta hori galdegiteko manifestazioa antolatu dute. Larunbatean izango da mobilizazioa, aurten jaiak aurreko urteetan baino egun bat lehenago abiatuko baitira. 17.30ean Bulebarretik abiatuko den martxak «Euskal Herriak behar duen aldaketa: autonomia eta erabakia» izango du goiburu.

Manifestazioa hasiko den toki berean hamarka lagun bildu zen atzo «salbuespen egoerari stop» leloa zuten kartelak eskuetan. Ezohizko ikusmina sortu zuen agerraldiak komunikabideen artean, eta bertan PSOE eta EAJ aldaketa «eragozteko saiakeran» aritzea gaitzetsi eta bi alderdiok Euskal Herrian «salbuespen egoera ezarri izana» deitoratu zuten. Euskal Herriaren «zapalketa, ukazioa eta zatiketa bermatzen duen» marko juridiko eta politikoa iraunarazi nahi dutela adierazi zuten, finean, euskal herritarrek beren orainaren eta geroaren inguruan erabakitzea galaraziz.

«Gerra estrategiaren jomugan»

PSOEk eta EAJk euren helburu politikoak lortzeko, autodeterminazioa eta lurraldetasuna defendatzen duen sektore politikoa, hots, ezker abertzalea, «gerra estrategiaren jomugan» jartzen dutela salatu zuten donostiarrek. Horren adibide, ezker abertzalea Udaletik kanporatuz, hamaika mila donostiarren eskubide zibil eta politikoak zapalduak daudela aipatu zuten. Maiatzetik udaletxean jarrita dagoen bandera «arrotza» ere, hizpide izan zuten agerraldian. Gogoan izan zituzten ere, ezarritako zigorrak bete eta presondegietan jarraitzen duten donostiarrak; baita Juan Jose Rego Vidal, larriki gaixo dagoen presoa ere.

Egun indarrean diren markoak «agortuta» daudela nabarmendu eta aldaketa «inoiz baino beharrezkoagoa» dela berretsi zuten. Bestalde, PSOEk eta EAJk abian duten estrategiak aldaketa nahia zein ezker abertzalea «suntsitzea» xede duela nabarmendu zuten.

Bertaratutako komunikabide andanaren aurrean, helburu hori ez dutela lortuko ohartarazi zuten eta, alde horretatik, ezker abertzaleak herri hau agertoki demokratiko izan arte lanean jarraitzeko «erabaki irmoa» duela baieztatu zuten.

Beste alde batetik, Odon Elorza buru duen udal gobernuari zuzenduriko hitzak ere izan zituzten ezker abertzaleko kideek. Horiei, «gerra estrategiari hauspoa emateari» utz diezaiotela eta gatazkaren konponbidea ekarriko luketen urrats ausartak eman ditzatela eskatu zieten.

zizur nagusia

Ezker abertzalearen udal taldearen jardunaren etetea salatzeko elkarretaratzea egiten ahalegidu ziren atzo Zizur nagusiko 70 bizilagunek, haatik guardia zibilak protesta oztopatu eta talde txikiagotan banatzera behartu zituen.

Muchos medios presentes pero no para informar de la marcha

La campaña mediática emprendida contra Iñaki de Juana parece no tener freno. Mientras que el sábado -día en que el donostiarra recuperó su libertad- los medios se apelotonaban ante su vivienda, la comparecencia de ayer fue también objeto de un gran seguimiento por parte de los medios. Sin embargo, pocos de ellos dieron cuenta ayer de la manifestación que tendrá lugar el sábado. Una frase en denuncia del «linchamiento mediático y político» contra Iñaki de Juana fue, por contra, suficiente para llenar titulares en radio y televisión. Los convoncantes de la manifestación denunciaron a GARA la «manipulación» ante esta rueda de prensa, citando, de manera especial, el tratamiento ofrecido por EiTB. O. L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo