Beijing 2008 Irekiera ekitaldia
«Mezu politikorik gabeko ikuskizuna» ia prest dago
Dena prest dago «Habia» estadioan egingo den ekitaldirako. Zuzi olinpikoa «Hiri debekatu»tik eta Tiananmen-eko plazatik ibili zen atzo. Tibet-en aldeko protesta ekintzagatik lau atzerritar atxilotu zituzten
GARA | BEIJING
Nahiz eta aurreneko probak dagoeneko abian jarri diren, bihar izango da Beijing-eko Olinpiar Jokoen Irekiera Zeremonia. Arratsaldeko zortzietan -14.00ak Euskal Herrian- hasiko da ekitaldia, izan ere, 8 zenbakia zorte onari ei dagokio Txinan; hargatik, 2008ko-VIII-8 data zeremonia hau egiteko. Hiru ordu eta erdi iraungo omen du eta 50.000 pertsonak parte hartuko du bertan. «Ikus-entzunezko ikuskizun erraldoia» izango ei da -ez ziren alperrik Txinan sortu historiako aurreneko su artifizialak-, eta 30.000 suziri inguru jaurtiko dira «Habia» estadio gaineko zerura. Esan behar estadioan ehun bat mila ikusle egotea espero dela irekiera ekitaldirako.
Txinako ereserki nazionalarekin eta bertako banderaren sarrerarekin emango diote hasiera jaialdiari. Aurreneko zatian antzinako Txina eta egungoa uztartuko dira. Antzezle, ikasle nahiz militarren artean 15.000 kidek parte hartuko dute.
Ondoren, Liu Huan abeslari txinatarrak eta Sarah Brightman britainiarrak Olinpiar Jokoen kanta ofiziala abestuko dute eta, horren ondotik, Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten 205 herrialdeen desfilea izango da. Ohiturari jarraituz, olinpiaden iturburu den Grezia joango da desfilearen buruan, eta Txinak jarriko dio amaiera. Tartean ia 1.000 kirolari pasako dira «Habia» delakotik.
Desfilearen ostean, hitzaldien txanda iritsiko da. Jacques Rogge Nazioarteko Olinpiar Batzordeko (NOB) presidenteak eta Beijingo Olinpiar Jokoen Batzorde Antolatzaileko (BOCOG) presidente Liu Qi-k hartuko dute hitza. Azkenik, Txinako presidente Hu Jintaok irekitzat joko ditu XXIX. Olinpiar Jokoak.
Zeremoniaren amaieran, su olinpikoa piztu, bandera olinpikoa altxatu eta usoak askatuko dituzte.
Lau atzerritar atxiloturik
Alabaina, biharko ikuskizunean inolako lekurik izango ez duena politika omen da. Hala, kirolarien adierazpenak ere kontrolpean izan nahi ditu BOCOGk. «Karta Olinpiarraren 50.3 artikuluak `politika, erlijioa edo bestelako gaien inguruan propagandazko inolako adierazpenik egitea' debekatzen duela gogorarazi zuen atzo batzordeak.
Horrez gain, Britainia Handiko eta Estatu Batuetako lau pertsona atxilotu zituen atzo Poliziak, estadio olinpikoaren inguruan Tibet-en aldeko protesta pankartak zabaltzeagatik. SFT -Tibet Aske baten aldeko Ikasleak- taldeko kideak ziren atxilotuak.
Antolakuntzak nahiago du, zentzuzkoa denez, Olinpiar Jokoen ataria jaialdi baten antzekotzat hartzea. Hala, zuzi olinpikoak Beijing barruan egindako ibilbidea ikusi zen atzo: «Hiri debekatutik» eta Tiananmeng plazatik ibili zen zuzia. Eskutik eskura, berriz, Yao Ming saskibaloi jokalariak, Yang Liwei astronautak eta Zhang Yimou zinema zuzendariak eraman zuten. Oraingoz inork ere ez daki, ordea, zeinek hartuko duen azken txanda zuzia estadio olinpikora eramateko.
De los 205 países participantes en los Juegos de Beijing, 85 no han ganado nunca una medalla. Islas Marshall, Tuvalu y Montenegro se estrenan en unos Juegos Olímpicos y países como Angola, El Salvador, Bolivia, Afganistán o Albania, entre otros, aún no han subido al podio.
El estadounidense Tyson Gay, campeón mundial de los 100 y 200 metros, vaticinó a su llegada a Beijing una de las excitantes pruebas del hectómetro de la historia. «Serán los primeros Juegos con tres atletas en 9,7. Será una de las carreras más excitantes de la historia», afirmó.
El presidente francés, Nicolás Sarkozy, será el único representante de la UE que asistirá mañana a la ceremonia de apertura de los Juegos. «Estamos en contacto con las autoridades chinas, simplemente no nos planteamos acudir», dijo el portavoz comunitario Martin Selmayr.
Más de 16.400 parejas se casarán mañana, día de la inauguración de los Juegos, con el objetivo de estampar un «08-08-2008» en su certificado de matrimonio, todo un lujo en un país, China, donde el número ocho está considerado como un portador de fortuna y alegría.
El museo de Reproducciones Artísticas de Bilbo celebra la inauguración de los Juegos ofreciendo la entrada gratuita a quien acuda disfrazado de deportista de la Antigua Grecia. Esta actividad, englobada en la exposición «Olimpia: cuerpo y alma», estará abierta hasta el 11 de enero.