GARA > Idatzia > Kirolak > Beijin 2008

TXIRRINDULARITZA

Euripean irabazi du Cooke galestarrak urrezko domina

GARA | BEIJING

Txinako hiriburuan bota zuen euri zaparradak erabat markatu zuen emakumezkoen errepidezko froga. Bukaeran, Nicole Cooke galestarrarentzat izan zen urrea. Duela 25 urte Swansean jaiotako karreristak berarekin ihesaldian sartu ziren beste lau aurkariak gainditu zituen aldapa gora amaitzen zen helmuga puntuan. Larunbatean Samu Sanchezek egin zuen moduan, Coookek beste inork baino indar gehiago erakutsi zuen azken metroetan. Galestarraren atzetik, Emma Johansson suediarra eta Tatiana Guderzo italiarra sailkatu ziren. Lau segunduetara Cristiane Soeder austriarra sartu zen eta bederaritzatara Linda Villumsen daniarra.

Longo, 2012 begira

Atzoko frogan hogeitalaugarren bukatu arren eta 50 urte betetzeko atarian egonik ere, gogotsu jarraitzen du Jeannie Longok. Atzoko lasterketa bukatu ondoren adierazitakoaren arabera, txirrindulari frantziarrak lau barru bere zortzigarren Jokoetan parte hartu gura du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo