GARA > Idatzia > Kirolak > Beijin 2008

GIMNASIA ARTISTIKOA

Sailkapenaren ostean, denak Txinaren beldur

GARA | BEIJING

Larunbatean egindako erakustaldiaren ondoren, aurkari guztiek errespetu handiz begiratzen diote Txinako taldeari. Asiarrak jaun eta jabe izan ziren sailkapenean, bai talde moduan, baita ere Yang Weiren lehen postuarekin norbanakoen kasuan.

Sailkapeneko puntuek ez dute finalerako balio, baina gutxi dira Txinak urrezko domina irabaziko ez duela uste dutenak. Euren arerio nagusiak japoniarrak izango dira, Atenasen podiumeko tokirik altuenera igotakoak, baina sailkapenean bost puntutara gelditu ziren. Dominen borrokan egongo diren beste taldeak, Errusia, Korea, Fabian Hambuechen izarraren Alemania eta Estatu Batuak izango dira.

Berdintasuna emakumeetan

Emakumezkoen sailkatze froga atzo jokatu zen. Txina, Errusia eta Estatu Batuen taldeen arteko borroka gogorra bizi izan zen eta etziko finala ikusgarria izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo