GARA > Idatzia > > Kultura

HIZKUNTZA

Gatz Haranako audiogida, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez

Gesaltza Añanako Gatz Haranak (Araba) audiogiden zerbitzu berria eskaintzen du joan den asteaz geroztik eta bisitaldiak hainbat hizkuntzatan egiteko aukera ematen du: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Horrela, bisitaldi bat gaztelaniaz antolatua bada ere, sistema honi esker, taldearekin batu, eta gidariaren azalpenak euskaraz entzun ahal izango dira. Gainera bisitak aldi berean hizkuntza ezberdinetan egiteko aukera dago. Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Lorena Lopez de Lacalleren esanetan, «beste pauso bat eman dugu publikoari ganorazko eskaintza emate aldera».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo