KALEKO IKUSKIZUNA
Lurra, sua, ura eta airean oinarritutako ikuskizuna Gaztelu Plazan
Musikak, koloreak eta umoreak osatuko dute Alea Teatre taldeak Iruñeko Gaztelu Plazan gaur arratsaldeko zazpietan eskainiko duen ikuskizuna. Lurra, sua, ura eta airea bezalako elementuetan oinarrituta, «La calle es puro teatro» zikloaren baitan kokatzen den «Element´s» izeneko espektakulua ikusteko parada izango da. Alea Teatre taldea orain dela bost urte sortu zen Lleidan eta kaleko nahiz animaziozko hamabost bat ikuskizun baino gehiago ditu bizkar gainean. Egunotan Nafarroan da «Civivox Verano 2008» kultura programazioan parte hartzeko.