GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Estibaliz Anguloren heriotza salatu eta azkena izan dadila eskatu dute

Ehunka lagun irten ziren atzo kalera Estibaliz Angulo Mañuetako 72 urteko bizilagunaren heriotza salatu eta emakumeen aurkako indarkeriari aurre egin behar zaiola aldarrikatzeko. Beste behin ere, gisa honetako heriotzak eragozteko arazoari errotik heldu eta neurri eraginkorrak eskatu zituzten. Bien bitartean, hildakoaren senarrak, ustezko erasotzaileak, Logroñoko ospitale batean jarraitzen du bere buruari eragindako zauriak sendatzen.

p015_f01_111x111.jpg

GARA |

Estibaliz Anguloren heriotza salatu eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean neurri eraginkorrak har daitezen eskatzeko ehunka lagun irten ziren atzo kalera, Euskal Herriko Mundu Martxarako plataformak deituta. Gisa honetan, gertaerak erabat samindu duen Arabako Errioxako Mañueta herrian egindako salaketei jarraipena eman zitzaion.

Donostian egindako elkarretaratzean dozenaka lagun batu ziren «Matxismoak hiltzen gaitu!» leloa zeraman pankartaren atzean. Emakumeen aurkako indarkeriaren arazoari errotik heldu behar zaiola adierazi zuten eta azaleko neurriak baino, sakonekoak hartzeko eskatu zuten. Elkarretaratzeak Euskal Herriko makina bat bazterretan errepikatu ziren, Gasteizen, Bilbon eta Iruñean kasu.

Datu ofizialen arabera, Euskal Herrian aurten indarkeria sexistak eragindako hirugarren biktima da Estibaliz Angulo. Izan ere, Mañuetako 72 urteko bizilagunaren kasua, Nagore Laffage gazte irundarraren eta Tatiele de Sousa 20 urteko Iruñeko bizilagunaren heriotzei gehitu zaie jada luze jota dagoen emakumeen aurkako indarkeriak utzitako zerrenda beltzean. Angulok hainbat labankada jaso zituen eta pasa den ostiral goizean topatu zuten bere gorpua.

Ikerketei dagokionez, Ertzaintzak Gasteizko Goardiko Epaitegira bidali ditu kasuaren eginbideak, atzo Lakuako Gobernuko Barne Sailak aditzera eman zuenez.

Bien bitartean, atxilotuak, hildakoaren senarrak, Logroñoko San Pedro ospitalean jarraitzen du ingresatuta labanaz bere buruari egindako zauriak sendatzen. Antza, bere emazteari eraso egin ostean bere burua zauritu zuen Cristobal Martinez 72 urteko gizonezkoak. Bikotearen semeetako batek aurkitu zuen ostiral goizean amaren gorpua, aita, zaurituta, ondoan zela. Polizia espainoleko agenteen zaintzapean dago ustezko erasotzailea.

Elkarretaratzeak

Euskal Herriko makina bat herritan egin ziren atzo ilunabarrean Estibaliz Anguloren heriotza salatzeko elkarretaratzeak Euskal Herriko Mundu Martxarako Plataformak deituta.

Detienen a dos hombres en Bilbo acusados de violencia contra las mujeres

Un hombre de 43 años fue detenido el fin de semana en Bilbo acusado de agredir a su esposa y a su cuñado, cuando éste intentó defenderla, según informó ayer la Policía Municipal. El presunto agresor, D.C.M., fue arrestado el pasado viernes sobre las 23.00 en su propio domicilio, después de que su esposa, también de 43 años de edad, se personara en la comisaría de la Policía Local en Bilbo La Vieja, acompañada de su hermano, para denunciar los hechos.

La víctima relató que su esposo había llegado a la vivienda, ubicada en la calle Olano, y comenzó a insultarle y darle «manotazos en el pecho». La mujer llevaba un cateter en esta zona y había recibido el alta hospitalaria el día anterior.

Ante la agresión, el hermano de la víctima, de 28 años, intentó defenderla, tras lo cual D.C.M. le propinó un cabezazo. Los dos hermanos consiguieron abandonar la vivienda y se dirigieron a la comisaría.

Agentes de la Policía Municipal se personaron en el domicilio de la pareja, donde localizaron al agresor que fue detenido por un delito de violencia sexista.

Por otro lado, un hombre de 33 años, F.B., fue detenido en la madrugada del domingo en Bilbo acusado de agredir a una mujer de 28 con un trozo de una botella, tras recriminarle que intentara realizar tocamientos a una joven, según informó ayer la Policía Municipal.

Los agentes locales fueron requeridos sobre las cinco de la madrugada por un grupo de jóvenes, una de las cuales sangraba abundantemente de la cabeza. Las chicas explicaron a la Policía que la agresión se había producido mientras se encontraban en la zona de txoznas de la Plaza Arriaga, tras recriminar su actitud al hombre que les amenazó y agredió a una de ellas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo