Erakustaldia
Euskal Zinearen VI Erakustaldia burutu dute Txileko Unibertsitatean
Urtero Txileko Pontifitze-Unibertsitateak euskal zineari buruzko erakustaldi bat antolatzen du eta atzo seigarren edizioa hasi zen. Hasiera emateko, Raul de la Fuente iruindarra izan zen atzo Santiagon 'Nomadak TX' Zabalkunde Zentroan aurkeztuz, Mikel Arregi Euskadiko Filmategiko zuzendaria bertan zelarik. Besteak beste, zine fantastikoan oinarritutako Eloy de la Iglesiaren 'Otra vuleta de tuerca' eta Jose Angel Rebolledoren 'Betirako sua' edo Alberto J. Gorritiberearen 'Eutsi' ikusteko aukera egongo da egitasmo honen barruan.