GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Errugbia Top 14

Avironek denboraldiaurre bikaina egin du, eta itxaropen handiak piztu ditu Mugertza eta Erasun dira faborito nagusiak

p036_f01.jpg

J.L. | DONOSTIA

Amaitu dira denboraldiaurreko partidak, Top 14ko Liga asteartean abiatuko da, eta talde guztiek egin dituzte egin beharreko probak. Hemendik aurrera hasiko da benetako dema.

Liga hasierako atarian, itxaropen handiak piztu dira Baionan, izan ere Avironek denboraldiaurre honetan itxura bikaina eman baitu, eta zaleak taldea aurrealdean ibiliko den itxaropen osoa dute.

Herenegun gauean, zuri-urdinek Gloucester talde ingelesa hartu zuten, eta 30-9 menderatu zuten, bigarren zati bikain baten ostean.

Lehen berrogei minutuetan, euskaldunak ez ziren fin aritu, eta kanpotarrek bi zigor baliatu zituzten 0-6 aurreratzeko, eta emaitza horrekin joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatian gauzak erabat aldatu ziren, eta Lapurdiko hiriburukoek partida bikaina egin zuten, eta Jean Dauguer zelaian zeuden 6.500 ikuslek sekulako gozatua hartu zuten. Lau entsegu lortu zituzten. Peyrasek bi egin zituen, eta Deenek eta Iñigok, berriz, bana. Larretxeak, bi transformazio eta bi zigor-kolpe gauzatu zituen. Orain arte egindakoak, ordea, ez du askorako balioko, Ligan gauza bera egiten ez baldin badute.

Liga, beraz, asteartean abiatuko da, eta Federazioak eman ditu ezagutzera lehen jardunaldiko ordutegiak. Biarritzek eta Avironek, biek, 19.00etatik aurrera jokatuko dute. Zuri-gorriek, etxean, Agilera estadioan, Bourgoin hartuko dute, eta Baionakoek, aldiz, kanpoan jokatu beharko dute, Castresen zelaian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo