Eduardo Aldánek «Espinete no existe» antzezlana Euskaldunara ekarri du
GARA| BILBO
Madrilen hiru denboraldi arrakastatsu izan ostean, Bilbora iritsi da Eduardo Aldán protagonista duen lana. «Caiga quien caiga» edo «El club de la comedia» saioetan izandako parte-hartzeagatik ezaguna den aurkezle eta antzezleak komedia bakarrizketetan sortu ohi den giroa ekarriko du Euskaldunara. Hilaren 31 bitartean, emanaldiak egunero izango dira 20:o0etan. Horrez gain, larunbatetan, hau da, abuztuaren 23an eta 30ean, bigarren aukera bat izango da, 23:00etan eta 22:30ean, hurrenez hurren.
Portugaleten jaioa den Aldánek azaldutakoaren arabera, bakarrizketa honetan haurtzaroari buruz hitz egiten du eta, bere ustez, «harrigarria da lan pertsonal bat hainbeste jenderengana heldu daitekeela ikustea». Azpimarratu zuenez, adin guztietako publikoa egon ohi da emanaldietan, «bizipenak nahiko berdintsuak baitira».