Bilboko konpartsek ikurrina omendu dute udaletxe aurrean
Ikurrina omendu zuten atzo Bilboko konpartsek kalejira batekin urtero legez. Baina oraingoan ekitaldi berezia izan zen joan den apiriletik bandera espainola udaletxeko balkoian baitago Iñaki Azkuna alkate jelkideak jarrita. Horregatik, ehunka herritarrek eta jaietako protagonista nagusiak diren Marijaia, txupinera, pregoilaria eta konpartsetako kideek ekimenarekin bat egin zuten ikurrinaren aldeko hautua aldarrikatuz.Manex ALTUNA |
Bilboko Konpartsak antolaturik ikurrina omendu zuten atzo arratsaldean Bizkaiko hiriburuko kaleetan. Musikaz lagundurik Areatzan kokaturik dagoen txosnagunea zeharkatu zuten ehunka herritarrek eta ikurrinaren aldeko hautua aldarrikatu zuten udaletxearen atarian. Izan ere, joan den apirilean bandera espainola jarri zuen Iñaki Azkuna alkate jelkideak balkoian.
Aste Nagusiko ikur garrantzitsuenak diren Marijaia, txupinera eta pregoilariak bat egin zuten ekimenarekin. Horiekin batera, konpartsa gehienetako kideak bertan izan ziren, beren kamisetekin, ikurrinaren alde.
18.30ean zegoen jarrita hitzordua eta Marijaia eta konpartsa gehienetako ordezkariak bertan zeuden lehenagotik. Ehunka herritar zebiltzan inguruetan kalejirari hasiera emateko zain. Aurtengo Aste Nagusiko txupinera, Isabel Isazelaia, eta Aitor Elizegi pregoilaria agertu zirenean eman zitzaion hasiera ekitaldiari, bien artean ikurrina Arriaga antzokiaren parean kokaturiko mastara altxatu ondoren. Bertan bildutakoek ikurrinaren alde eta bandera espainolaren kontrako oihuekin erantzun zuten.
Konpartsez «harro»
Marijaiak hartu zuen hitza ondoren. Oihane Enbeita bertsolariak eman zion bizia Aste Nagusiko protagonista nagusiari eta Bilboko konpartsek egiten duten lanaz «harro» dagoela adierazi zuen. Beren hitzetan batzuek «kartera» begiratzen duten bitartean konpartsek «bihotza» jartzen dute, eta Aste Nagusiak 30. urteurrena bete dituela-eta, zoriondu egin zituen.
Jarraian Bilboko jaietako kantua jarri zuten bozgorailuetatik eta trikitilari eta fanfarria batez lagundurik kalejirari hasiera eman zioten. Marijaia kokatu zen aurrean eta bere atzetik ikurrina erraldoi bat. Konpartsa gehienetako ordezkariak zeuden lehen lerroan baita txupinera eta pregoilaria ere. Beren atzetik, dantzariak, trikitalariak, musikariak eta ehunka herritar.
Ikurrina gora eta bera astinduz burutu zuten ibilbidea eta Areatzan kokaturiko txosna guztien aurretik igaro ondoren udaletxearen atarira joan ziren. Ikurrinaren aldeko oihuak eta espainolaren kontrakoak izan ziren kalejira osoan entzun zen aldarrikapen bakarra.
Dantzariek hasi zuten omenaldia udaletxe aurrean eta Marijaiak eman zion bertsotan ekitaldiari amaiera. Konpartsak ikurrinaren «bila» joan direla kantatu zuen, eta «herriaren ahotsa entzun dadila» eskatu.
Era berean, ikurrina Bilbo osora hedatzea eta Aste Nagusia «jai euskalduna» izatea nahi duela «umorez eta askatasunarekin» ospatzeko esan zuen. Ikurrinak zintzilikaturik zituzten globo zuri, gorri eta berdeak askatuz eman zioten amaiera ekitaldiari.
Bilboko Konpartsak antolaturiko ekimena Areatza parean kokaturiko txosnen aurretik igaro zen jai giroan, eta udaletxearen atarian bukatu. Trikitilariak eta fanfarreak alaitu zuten ibilbidea.
Bilbo celebra hoy el Día Grande de la Aste Nagusia. Una jornada en la que en años anteriores el Ayuntamiento de la capital vizcaina izaba la bandera española en el edificio. Sin embargo, por primera vez el Consistorio bilbaino no izará la rojigualda ya que ondea en la fachada del edificio desde el pasado mes de abril.
En concreto, la madrugada del 4 de abril el Ayuntamiento que gobierna el jelkide Iñaki Azkuna decidió instalar de noche un mástil junto al reloj de la fachada para colocar la enseña española. Azkuna acató la orden del TSJPV antes de que expirara el plazo y sin oponer ninguna resistencia ni crítica a la obligación de colocar la bandera española.