NATOren bonbardaketek kolokan jarri dute Karzai berriro hautatzea
NATO gero eta maizago ari da Afganistanen zibilak hiltzen, ustez talibanen kontra egiten dituen operazio militarretan. Azkenekoa joan den ostiralean izan zen Xindad barrutian; bertan, 90 zibil hil zituzten. Egoera horrek Afganistango biztanleek NATOren eta AEBen aurka duten jarrera gero eta irmoagoa izatea eragin du eta, bide batez, kolokan jarri ditu Hamid Karzai presidenteak 2009ko hauteskundeak irabazteko zituen aukerak.Sardar AHMAD |
NATOko tropek Afganistanen burutu dituzten bonbardaketa ugariek eta horiek eragindako ehunka hildakoek bertakoek atzerriko soldaduei buruz duten iritzia mikaztu dute. Bide batez, 2009ko hauteskundeetan Hamid Karzai berriz presidente hautatzea kolokan jarri dutela uste dute adituek.
Kabulgo Gobernuak bildu dituen datuen arabera, joan den ostiralean 90 zibil, gehienak emakumeak eta haurrak, hil ziren Xindad barrutian, Afganistango mendebaldean. Sarraskia AEBek zuzenduriko atzerriko tropek 2001eko amaieran talibanak boteretik kendu zituztenetik jazotako odoltsuena da.
AEBen zuzendaritzapean dauden okupazio tropak, ordea, ez datoz bat datu horiekin. Lehenik eta behin, ostiraleko operazioan 30 matxino hil zituztela nabarmendu zuten. Astelehenean datu horiek pittin bat aldatu eta hildakoak 25 taliban eta bost zibil (emakumeak eta haurrak) zirela adierazi zuten.
«Koalizioaren operazio militarretan hiltzen den zibil bakoitzak, Hamid Karzaik hurrengo hauteskunde presidentzialetan bere alde bozkatuko lukeen herri baten sostengua galtzea eragiten du», adierazi du Habibullah Rafi historialariak.
«Eta tragedia hauek errepikatzen badira, populazioak, dudarik gabe, estatubatuarren eta Karzairen Administrazioaren aurka egingo du, aldez aurretik sobietarren aurka egin zuen bezala», gaineratu du Rafik.
Afganistango giza eskubideen aldeko batzorde independente batek bildutako datuen arabera, 900 zibil baino gehiago hil dira aurten NATOren eta Kabulgo Gobernuaren aginduetara dauden soldaduek eragindako sarraskietan.
«Hildako zibilek oposizioa indartzea baino ez dute eragiten», uste du Nasrullah Stanikzai Kabulgo Unibertsitateko zientzia politikoetako irakasleak.
«Hegazkinekin egindako erasoen ondorioz euren etxeak utzi beharrean izaten direnak, Gobernuaren aurka aritzen den oposizio armatuaren alde jartzen dira», nabarmendu du.
Eta afganistandarrak Gobernuak ezin dituela babestu ikusten badute, «populazioaren eta Gobernuaren arteko banaketa areagotu egingo da eta jendeak agintariengan duen konfiantza urria galduko du». «Biktimek oso eragin txarra izan dute Karzairen hauteskunde kanpainan», erantsi du Stanikzaik.
NATOk 2002an ezarritako trantsizio gobernu bateko buru den Karzaik, presidentetzarako lehen hauteskundeak irabazi zituen 2004an, bozen %55arekin. 2009ko hauteskundeetan bere burua berriz aurkezteko desira azaldu du jada Karzaik.
Xindadeko sarraskiaz gain, uztailean antzeko erasoak izan ziren Nuristan eta Nangarhar-en, ekialdean, beste 64 zibilen heriotza eraginez.
Bien bitartean, buru erlijiosoek «Islamaren etsaitzat» jo dituzte NATOko tropak.
Ikerketa bat egin ondoren, NATOko tropek ostiralean Xindaden eragindako sarraskian 90 zibil hil zirela baieztatu zuten atzo Nazio Batuek Kabulen argitaratutako komunikatu baten bidez.
El Ejército belga ha reclamado garantías antes de enviar cuatro cazabombarderos F-16 y un destacamento de soldados a Afganistán, mientras que los parlamentarios han reclamado una mayor transparencia sobre los riesgos y objetivos de esta misión.
Los F-16 y un centenar de militares, entre los que se encuentran siete pilotos de caza, dejarán Bélgica el lunes para dirigirse al aeropuerto militar de Kandahar, al sur de Afganistán, donde tomarán parte durante al menos seis meses en las operaciones de la ISAF, la Fuerza Internacional de Asistencia a la Seguridad de la OTAN en Afganistán.
Para la jerarquía militar belga, los riesgos a los que tendrán que hacer frente sus soldados serán limitados, ya que no realizarán operaciones terrestres como las que llevaban a cabo los diez soldados franceses que murieron el 18 de agosto en una emboscada talibán.
«En el terreno, nuestros hombres estarán confinados en la base, no está prevista ninguna salida», explicó el teniente coronel Alex Roose.
El campamento belga, en fase de construcción, se integrará en el perímetro de la base, en el que están destinados unos 13.500 soldados de 17 países. «La principal amenaza son los cohetes, que suelen lanzar bastante a menudo», añadió Roose.