GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Azalpenak

Beharrezko erabakia klubaren etorkizuna sendotzeko

Joaquin Caparrosen ustez, Athleticek urrats garrantzitsua eman du Aduriz Mallorcari saltzeko erabakiarekin

p033_f01_444x444.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | BILBO

Egina dago, Aritz Aduriz Mallorcako jokalaria da azken izapideak egin ondoren. Bilbon zaletu asko oraindik ere bere irteera ulertzen saiatzen ari diren bitartean, aurrelariak kamiseta gorria janzteko aukera ere izan du dagoeneko. Bien bitartean, Athleticeko agintariak zaleei Adurizen salmenta azaltzen saiatzen ari dira.

Kontuak kontu, argi dagoen gauza bakarra agintariak hartutako erabakiarekin poz-pozik daudela da. Herenegun Garcia Macuak Mallorcaren eskaintza errefusatzea ezinezkoa zela adierazi zuen, batez ere Aduriz jokalari garrantzitsua baina ez «ezinbestekoa» dela kontutan hartuta. Joaquin Caparros are urrunago joan zen atzo zuzendaritzak erabaki egokiena hartu duela adieraziz; klubaren etorkizuna sendotzeko balioko duela uste du. Bai batak bai besteak, gainera, jokalariaren adostasuna nabarmendu dute, Adurizek albistea jaso ondoren jarritako aurpegiak kontrakoa pentsatzera gonbidatzen duen arren -jokalariak ez du tutik esan- .

«Futbola, azken finean, jokalariena da -azpimarratu zuen Caparrosek atzo-. Jokalari batek alde egin nahi ez badu, ez du alde egiten». Zurrumurruek alderantzizkoa esaten duten arren, klubaren erantzukizuna mugatua da kasu honetan entrenatzailearen esanetan, ez baitu jokalaria «merkatuan» ipini eta ez baitu «egoera behartu».

Hortik aurrera, erabaki egokiena hartu dela uste du Caparrosek. «Zuzendaritzak dituen baliabide ekonomikoak kudeatu behar ditu erabaki zuzenak hartuz. Eta, kasu honetan, klubaren etorkizuna sendotzeko urrats garrantzitsua eman dela uste dut», esan zuen, Sevillan antzerako egoerak bizi zituela gogoraraziz. «Zaleek gaizki ikusten zituzten salmentak egin ziren, baina, horiei esker, klubaren egitura guztiak egonkortu dira».

Mallorcatik etorriko diren sei milioi euroekin Bilbon gauza bera gertatzea espero du Caparrosek, Garcia Macuak Zubiaurre auziko kostea ordaintzeko erabiliko direla aurreratu duen arren. Entrenatzailearen ustetan, berriz, «oso epe motzean nabari daitezken» bi eremutan aprobetxa daiteke dirua. Alde batetik, Sevillakoaren esanetan, «inbertsioak egin behar dira azpiegiturak hobetzen, Lezama modernizatzen... ». Eta, bestetik, inbertsio horiek eskain ditzaketen fruituak -hau da, jokalari on eta gazteak-, eta Euskal Herriko beste taldeetan sor daitezkeenak Athleticen jokatzeko aukera izateko erabili behar da dirua.

«Klubak, ekonomikoki sendotuta dagoenean, Xabi Alonso edota Mikel Arteta bezalako jokalarien bila joan behar du. Eta hemen sortzen diren jokalari onak mantendu. Liverpool edota Tottenham bezalako taldeek berriro gure jokalarien bila etortzea nahi ez badugu -Mikel San Jose eta Yuri Berchicherekin gertatu den bezala-, Athleticek kontratu onak, eskaintza onak, egin behar ditu. Izan ere, ziur nago aukera berberetan jokalariek nahiago dutela hemen egotea. Baina, horretarako ekonomikoki indartsuak izan behar gara», esan zuen Caparrosek. «Horregatik -nabarmendu zuen- etorkizunerako urrats garrantzitsua eman dela uste dut».

Aduriz, agradecido con la fuerte apuesta del Mallorca

Aritz Aduriz se estrenó ayer como jugador del Mallorca, equipo en el que militará, así lo estipula al menos su contrato, durante las próximas cuatro temporadas.

En su presentación como nuevo jugador bermellón, el delantero se mostró muy agradecido al club balear por el interés mostrado, que se ha traducido en un contrato de larga duración y en los seis millones de euros que recibirá por el traspaso el Athletic, una cifra considerable para un equipo como el Mallorca, no demasiado acostumbrado a realizar este tipo de dispendios.

«Estoy muy agradecido por el cariño y el esfuerzo realizado por el Mallorca porque yo pueda estar hoy aquí. Vengo a aportar todo lo que pueda para ayudar al equipo», aseguró.

En referencia a su marcha del Athletic, el jugador guipuzcoano no quiso contravenir las razones esgrimidas desde el club rojiblanco, donde se asegura que el propio Aduriz estaba muy interesado en una oferta tan suculenta como la del Mallorca. El traspaso, así, se ha debido al «interés y a la apuesta del Mallorca por que yo estuviera aquí. Me costó mucho llegar al Athletic y les estoy agradecido por todo. Tengo mucho cariño a todo aquelllo, espero que a mí también me lo hayan cogido y ha sido una etapa muy buena. Pero ahora comienzo una nueva», zanjó.

Una etapa en la que promete «mucho esfuerzo» ante el «gran reto» que supone tomar el relevo de Dani Güiza, aunque aseguró que no llega «para sustituirle». GARA

El equipo empezó a preparar su debut liguero

El Athletic entrenó ayer en Lezama, ante numeroso público, donde comenzó a preprar su debut liguero ante el Almería. En la sesión no estuvo Amorebieta, por unos problemas físicos que no ponen en peligro su concurso, mientras Fernando Llorente se retiró antes de tiempo tras sufrir un golpe. Sí se ejercitó Gorka Iraizoz, recuperado de su faringitis, así como el delantero del Baskonia Ander Vitoria.

Javi Casas se queda con el «23» de Aduriz

Ayer se facilitó el listado de dorsales para la temporada 08/09. Javi Casas, sin ficha la pasada temporada, se queda con el 23 de Aduriz, mientras los recién llegados Iñigo y Del Olmo se quedan con el 2 y el 6; y Lafuente y Ion Vélez, con el 25 y el 12. Además, Armando cambia al 13 y Susaeta al 21. Ander Iturraspe también entra en la lista, con el dorsal 26.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo