GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Brizuelaren senarra, espetxean «hilketa ahalegina» egotzita

Ruben Abel Iribarren espetxera bidali zuen atzo epaileak pasa den ostiralean bere emaztea, Nora Grabiela Brizuela, «hiltzen ahalegintzea» egotzita. Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi zuenez, atxilotuak emazteari hainbat labankada eman zizkiola onartu du. Bien bitartean, Sarrigurengo emakumearen osasun egoerak hobera egin du.

p017_f02_111x111.jpg

GARA |

Agoizko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Epaitegiko epaileak kartzelara bidali zuen atzo 57 urteko Ruben Abel Iribarren bere emaztea, Nora Grabiela Brizuela, «hiltzen ahalegintzea» egotzita.

Bere atxiloketaren ostean Iruñeko polizia etxean egindako deklarazioan, erasoaren egilea izatea onartu zuen, Nafarroako Gobernuak komunikatu batean aditzera eman duenez. Atzo goizean pasa zen epailearen aurretik eta, deklaratu ondoren, Iruñeko espetxera eraman zuten poliziek.

Emakumearen osasun egoerari dagokionez, hobera egin du, oraindik ere larri dagoen arren. Senarrak bederatzi labankada eman eta zauriak eragin zizkion aurpegian, bizkarrean eta bularrean. Hasiera batean bere bizia arriskuan bazen ere, egoera egonkortu egin da eta medikuek bizia salbatuko duela adierazi dute.

Erasoa ostiral goizean gertatu zen bikoteak duen etxean. Goizeko zortzi eta erdiak inguruan Brizuela leihora atera zen odoletan, bizilagunei laguntza eske. Horiek, emakumea horrela ikusita, Sos Nafarroara deitu zuten. Foruzainak eta larrialdi zerbitzuetako kideak emakumearen etxera iritsi zirenean, bakarrik aurkitu zuten; hainbat labankada jasota zituen eta larri zaurituta zegoen. Ordurako, senarra ez zegoen jada etxean. Zenbait orduz ihesean ibili ondoren, errepidean zihoala atxilotu zuten gizonezkoa poliziek, bizilagunek autoaren datuak eman zituztela baliatuta.

Gertaerak hainbat salaketa ekarri ditu, bai Sarrigurengo bizilagunen aldetik bai eta emakume taldeen aldetik ere. Larunbat goizean dozenaka herritar bildu ziren Sarrigurengo plazan erasoa salatzeko. Alkateak aditzera eman zuenez, Udalak salatzaile pribatu gisa jardungo du Iribarrenen aurkako kasuan.

Aditzera eman denez, bikotea Argentinan bizi izan zen aurrez; hau da, Brizuelaren jaioterrian. Nonbait emakumeak banatzeko asmoa zuela adierazi zien bere ingurukoei.

Indarkeria Sexistaren Aurkako Plataformak bere aldetik «lakra» honekin amaitzeko «neurri eraginkorrak» eskatu ditu. Administrazioei dei berezia egin eta hitzak baino neurriak eskatu dizkie. «Bada garaia emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean zero tolerantzia izateko, eta gizarte eta hezkuntza sektoreetan heziketak duen garrantzia ezagutarazteko», ohartarazi zuen plataformak.

Salaketa Iruñean

Atzo, bestalde, Iruñean abiatu zen berriz ere «Astelehen lila» izeneko ekimena. Helburua emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean gaitzespenik sendoena erakustea da. Indarkeria sexistaren biktimek eta honen aurka jarduten duten elkarteek bultzatu dute ekimena.

Salaketaz haratago, emakumeen babeserako behar adina errekurtso jartzea eta horiek eraginkorrak izatea eskatzen dute. Era berean, legeak garatzea eskatzen dute, baita prebentzioan sakontzea ere. Atzo egindako elkarretaratzean, Iruñeko sanferminetan hildako Nagore Laffageren eta ostiralean senarrak larriki zauritu zuen Nora Grabiela Brizuela Sarrigurengo bizilagunaren kasuak salatu nahi izan zituzten bereziki.

HIleroko zita

Hileko lehen astelehenak emakumearen aurkako indarkeria salatzeko zita izango dira. Lila koloreko objektuak hartuta joateko eskatu dute mobilizazioen antolatzaileek.

Detienen a un hombre en Bilbo acusado de agredir a su pareja

Un hombre de 30 años, que responde a las iniciales K.M., fue detenido el domingo por la tarde en Bilbo acusado de agredir a su compañera sentimental, a la que ocasionó hematomas y contusiones en diversas partes del cuerpo, según informó ayer el Departamento de Interior de Lakua en un comunicado.

A primera hora de la tarde, una mujer contactó con la Ertzaintza para informar de que instantes antes había sido agredida por su compañero, en el transcurso de una discusión que tuvo lugar en el domicilio en el que conviven, en el barrio bilbaino de Otxarkoaga.

Tras conocer los hechos, una patrulla que realizaba labores de vigilancia por la zona acudió de inmediato al lugar señalado y contactó con la víctima en el portal de la vivienda.

La mujer presentaba diversos hematomas y contusiones en diversas partes del cuerpo que, según indicó a los agentes, habían sido producidas por su pareja, que se encontraba en esos momentos en el interior de la casa.

La mujer explicó que ésta no era la primera ocasión en la que sufría una agresión de este tipo, es decir, que ya había sido golpeada con anterioridad en varias ocasiones por su compañero sentimental.

Tras escuchar la denuncia, los agentes accedieron al domicilio, identificaron al presunto agresor y procedieron a su detención bajo la acusación de un delito de violencia contra las mujeres. Posteriormente, el arrestado fue trasladado a dependencias de la Policía autonómica con el fin de realizar las necesarias diligencias, antes de ser presentado ante la autoridad judicial.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo