GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Top 14

Avironek sailkapeneko lehen postuan jartzeko aukera paregabea du

p038_f02.jpg

J.L. | BAIONA

Avironek sailkapeneko lehen postuan jartzeko aukera paregabea dauka. Horretarako gaur 20.30etatik aurrera Clermonten aurka Jean Dauguerren jokatuko duen norgehiagoka irabazi beharra du.

Zuri-urdinek etxean jokatuko dute eta, denboraldiko hirugarren jardunaldian, denboraldiko hirugarren garaipena erdietsi nahi dute zaleen aurrean. Horretarako, ordea, Clermont talde indartsua menderatu beharko dute, eta hori ez da lan samurra izango, frantziarrak Ligako finalerdietan sartzeko osatu baitute taldea eta gaur Baionara garaipena eskuratzeko asmoz helduko baitira.

Avironek denboraldia hasi aurretik jokatutako neurketetan emandako itxura bikaina eskainiz jarraitzen du, eta lehen bi jardunaldietan emaitza ezin hobeak lortu ditu. Liga hasi besterik ez da egin, baina zaleak oso itxaropentsu daude.

Jokalariei dagokionean, Hegi, Lacroix eta Iñigo izango dira zuri-urdinek jokatzeko moduan izango ez dituzten jokalari bakarrak, gainerako guztiak prest baitaude. Clermonti dagokionean, Cobeltz, Rougeire, James eta Baby dira gaurko partidarako izango dituzten bajak.

Ordizia

Ordizia ere ari da jadanik bere jokalari berriak aurkezten. Hala, atzo eman zituen ezagutzera fitxatu dituen jokalari atzerritarren izenak. Honako jokalari hauek dira: Cooney eskoziarra, Perkes eta Watkins ingelesak, eta Gray eta Huxford zeelandaberritarrak. Perksen fitxaketa da denetan nabarmenena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo