GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Miguel Sanzen Gobernua sostengatzeko eskua luzatu dio berriro ere PSNk

Kurtso politikoa hastearekin batera, Miguel Sanzek PSNrekin adostasuna lortzeko borondatea agertu zuen astelehenean. PSNk, borondate bera duela erantzun zion atzokoan, baina Estatu espainolaren «egonkortasunean» parte hartu beharko duela gaineratu zuen.

p012_f02.jpg

GARA |

PSNren idazkari nagusi berriak, Roberto Jimenezek, iaz egin bezala, datorren urteko foru aurrekontuak UPNrekin adosteko borondate osoa azaldu zuen atzo, Miguel Sanzen (UPN) Gobernua sostengatzeko ezinbesteko euskarri gisa azalduz. Hala ere, elkarrizketarako eta akordiorako borondate hori, Estatu espainoleko aurrekontuen onarpenean UPNren laguntza jasotzearen truke egitearekin alderatu zuen.

Adostasun politikorako eta elkarrizketarako PSNren borondatea, oro har, egungo krisi ekonomikoari aurre egiteko ezinbesteko tresna gisa irudikatu nahi izan zuen Jimenezek. Ildo horretan, Nafarroan egonkortasun ekonomikoa lortu nahi bada, lehenbizi Estatu espainolean eskuratu behar dela nabarmendu zuen; hala, UPNri «Espainiako egonkortasunean parte hartzeko» gonbita egin zion PSNko idazkari nagusiak.

PSNren «ikuspegi zabala»

«Espainian egonkortasunik ez badago ezinezkoa da Nafarroan egonkortasuna lortzea, Nafarroa Espainiaren ezinbesteko zati bat baita», gaineratu zuen Jimenezek, jarraian galdetuz UPNk zein hautu egingo duen: «Ea Nafarroaren interesak lehenetsiko dituen ala alderdiarenak».

«Ikuspegi zabala» izateko galdegin zion PSNk Miguel Sanzen alderdiari, eta handitasun hori PSOEren Gobernuari datorren urteko aurrekontuak aurrera ateratzen laguntza ematean datzala ondorioztatu zuen.

Hala ere, hitz gogorrak izan zituen UPNrentzat. «Gobernu kontserbadoreak erabiltzen duen demagogiaren aurrean, gauzak ondo doazenean dominak jartzeko abilidade ikaragarria duena», orain, egoera ekonomikoa irauli denean PSNk arduraz jokatzen duela adierazi zuen Roberto Jimenezek. UPNri egin berri dion akordiorako eskaintza bera, PSNren «jarrera arduratsuaren» erakusgarri dela nabarmendu zuen, gainera.

Nahiz eta 2009ko aurrekontuak onartzeko PSNren aldeko sostengua kasik egina egongo balitz bezala irudikatu, indarrezko jarrera azaldu nahi izan zuen Jimenezek. Hau da, iazko aurrekontuetarako bi alderdiok adostu zuten akordioaren jarraipena eta azterketa egingo dutela iragarri zuen; hala, berrikuspen horren eta Madrilgo aurrekontuen harira UPNk azaltzen duen jarreraren arabera, Miguel Sanzen Gobernuari sostengua eman edo ez erabakiko dutela aditzera eman nahian.

NaBai aprecia un intento de «cambio de cromos»

El parlamentario de Nafarroa Bai Maiorga Ramírez consideró ayer que el PSN intenta un «cambio de cromos» con UPN, al entender que el ofrecimiento de Roberto Jímenez se basa «en el apoyo a los presupuestos de la derecha navarra a cambio de su apoyo para la aprobación de los Presupuestos Generales del Estado».

Algo, que, para el parlamentario abertzale, supone «un insulto para todos los ciudadanos navarros», ya que «parece estar dispuesto a renunciar a unos presupuestos progresistas en Navarra a cambio de posibles acuerdos en Madrid». Por consiguiente, Ramírez considera que PSN «está mostrando un absoluto desprecio por Navarra y su autogobierno, y demuestra, una vez más, que su única función es defender los intereses coyunturales de su partido en Madrid».

«Resulta desde un punto de vista progresista absolutamente lamentable que en una situación en la que el Gobierno de Navarra está anunciando medidas neoliberales y de debilitamiento del sector público mediante la restricción de gasto, el mensaje que el PSN haga llegar a la ciudadanía consista en proponer a la derecha un reparto de intereses partidistas», prosiguió. GARA

ALDEBIKO LAGUNTZA

UPNk Estatu espainoleko 2009ko aurrekontuen onarpenean laguntza ematearekin temati agertu zen Jimenezek, hori eginez gero, PSNk UPN lagunduko duela irudikatu nahian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo