GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

ORGA-JOKOA | Euskal Herriko finala

Lapazaranek jarraituko du txapelaren jabe izaten

J.L. | DONOSTIA

Joxe Lapazaranek jarraituko du Euskal Herriko txapelaren jabe izaten, herenegun berak bereganatu baitzuen txapela Mutrikun jokatu zen finalean.

Lehia oso estua izan zen, eta metro apur batzuk erabaki zuten sailkapena. Lapazaran zen egungo txapelduna eta bera zen txapela lortzeko faboritoa. Aldiz, gauzak estu izan zituen. Iaz baino marka txikiagoa egin zuen berak ere. Hiru itzuli pasa egin zituen, baina beste hiru parte-hartzailek ere horrela egin zuten. Urresti sailkatu zen bigarren postuan, Larralde hirugarrengoan, eta Fernandez de Retana laugarrengoan. Hiruek egin zituzten hiru itzuli.

Hortik atzera ere gauzak estu joan ziren. Bosgarren Goikoetxea sailkatu zen, seigarren Perez eta zazpigarren, berriz, Saez de Castillo. Horiek, aldiz, bina itzuli egin zituzten, eta berriro ere metroek erabaki behar izan zituzten postuak. Azkeneko lekuan, berriz, Martiartu sailkatu zen, eta bera izan zen finalean itzuli batetik pasa ez zen kirolari bakarra. Jendeak ere erantzun ona eman zuen, eta ikusle dezente batu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo