GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Euskal Herriarekiko elkartasun egun arrakastatsua izan da Milanen

Euskal Herriarekiko elkartasun egunak 200 bat pertsona bildu zituen Milanen larunbatean. Bertan, euskal nazioak pairatzen duen egoera politikoaren inguruko informazioa helarazi zen, baita euskara eta euskal kulturarena ere. Han egon den Askapena taldeko kide Naiara Bernalek GARAri azaldu zionez, «harrituta utzi gaitu jendeak Euskal Herriaren egoerari buruz dakien guztiak, elkartasun mugimendu ikaragarria sentitu ahal izan dugu bertan».

p019_01_eh_94701.jpg

GARA |

Larunbatean Milanen antolaturiko Euskal Herriarekiko elkartasun egunak arrakasta izan zuen. Bertako biztanleek euskara eta euskal kultura hobeto ezagutzeko aukera izan zuten eta, horrez gain, Euskal Herriko egoera politikoaren inguruan ere eztabaida antolatu zuten. Hara bidaiatu duen Askapena taldeko Naiara Bernal brigadistak GARAri azaldu zionez, «benetan ekimen garrantzitsu eta zabala izan da».

Bernal, Askapena taldeko beste hiru brigadistekin izan da Milanen egunotan, Euskal Herriaren Lagunak taldeak gonbidatuta. Ekimen ugari izan ziren egun osoan zehar; Euskal Herriaren egoerari buruzko informazio mahaia, bideo emanaldiak, eta euskal produktu tipi- koen taberna, patxarana, kalimotxoa eta pin-txoak dastatzeko aukera emanez.

Arratsaldeko lauretan Justuri Band euskal taldearen emanaldia izan zen, eta horren ostean aurreikusi gabeko manifestazioa antolatu zuten Milaneko kaleetan barna. «Bertan 200 bat bildu ginen eta manifestazio edo kalejira moduko bat egitea pentsatu genuen. Ez genuen pankartarik eraman, trikitixen soinuarekin batera Milaneko kaleetan ibili ginen Euska Herriaren askatasunaren aldeko oi- huak botatzen. Une batean carabinieri-ak aurrean jarri zitzaizkigun, baina azkenean ez zen arazorik izan», azaldu zuen.

Atxikipen anitz

Horren ostean, Euskal Herriaren egoera politikoaren gaineko mahai-ingurua izan zen 18.30ean, eta Nicola La Torre Askapeneko kidea, Angelo Miotto Peace Reporter-eko kazetaria eta Giovanni Giacopuzzi ikerlari eta historialariak izan ziren mintzalariak. Euskal ordezkariak oso pozik agertu ziren bertan ikusitakoarekin: «Mintzaldi anitz izan ziren, jendeak gaiaren inguruan hitz egiteko eta eztabaidatzeko gogoa zuela nabaria zen. Herrien arteko elkartasunerako eta lankidetzarako abiapuntua internazionalismoa izan behar dela argi geratu zen».

Gauean, Justuri Band eta Cuba Cabbal hip-hop musika taldeen emanaldia eskaini zen. Askapeneko kideak, ekimenak Italiako eta beste hainbat herritako ezkerreko talde eta alderdi politikoen atxikimendua jaso duela nabarmendu nahi izan zuen. «Azpimarragarria da atzerrian Euskal Herriaren alde gero eta mugimendu gehiago sortzen ari direla», ondorioztatu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo