GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Gaizka Amorrortu Bobeda

Gasteizko Hizkuntza Eskola Ofiziala: lotsagarria!

Urtetan Bilboko Merkataritza Ganberan frantsesa ikasi ondoren, aurten, zio ezberdinak direla eta, Gasteizko Hizkuntza Eskolan izena ematea erabaki nuen. Esperientzia ezin esan ona izan denik.

Harritu ninduen lehenengo gauza eskainitako plaza-kopuru txikia eta ordutegi murritza izan zen, tamalgarria! Ezin beste era batean azaldu, eta hau zerbitzu publikoa omen da.

Baina benetan garrantzitsua zera da, ez didatela matrikula egiten utzi nire ikasketa mailaren ziurtagiria ahaztu nuelako (ikasketa akademikoak, ez frantsesekoak). Matrikula egiteko azken eguna zen, eta ez zidaten arazoa konpontzeko inolako aukerarik eman. Baina inolako ikasketarik ez duten lagunek ez dute hizkuntza bat ikasteko eskubiderik? Konpontzen horren erraza den arazo bategatik urte/ikasturte oso batean ikasteko eskubidea uka dakioke pertsona bati? Nire kasua ez da bakarra izan.

Aipatzekoak dira ere eskolako idazkaritzan dauden langileen «adeitasuna» eta laguntzeko borondate eza.

Hori guztia aldatu eta laster benetako zerbitzu publiko bat izan genezakeela pentsatu nahi nuke, kalitatezkoa eta ganorazkoa. Baina oso urrun gaude. Sarritan gure herrian dagoen hizkuntzen maila Europako eskasenetakoa dela aipatzen denean, baten bat harritzen al da?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo