GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora Kanporaketa

Atutxa II.ak eta Mugertza III.ak ez dute hutsik egin eta finalerako sailkatu dira

J.L. | DONOSTIA

Ez da ezustekorik izan Euskal Herriko Hirugarren Mailako kanporaketako bigarren jardunaldian, eta Atutxa II.ak eta Mugertza III.ak eskuratu zuten Lantzen finalerako txartela.

Bigarren multzo honetan hamar aizkolari lehiatu ziren hiru txandatan banatuta, eta bakoitzak launa kana-erdiko erdibitu behar izan zituen.

Lehenengo txandan Mugertza III.a izan zen azkarrena. Lehen partean Esnaolak apur bat estutu zuen, baina mutrikuarrak ongi irabazi zuen bere txanda eta bere denbora zen erreferentzia gainerakoentzat.

Bigarren txandan aritu zen Aitzol Atutxa, eta bizkaitarrak ondu egin zuen mutrikuarrak egindako denbora. 8.26 izan zen bere denbora, eta lehen jardunaldiko irabazlea izan zen Erasunena baino denbora hobea zen bizkaitarrarena ere.

Hirugarren txandako irabazlea Mandazen izan zen, baina honek ere ez zuen Mugertzaren denborara gerturatzerik ere izan, eta bere txanda irabazi arren laugarren amaitu zuen. Beraz, Erasun, Pellejero, Atutxa II.a eta Mugertza III.a finalerako sailkatuta daude. Hirugarren multzokoak irailaren 28an lehiatuko dira Urrotzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo