GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Tunk! aretoko denboraldi berria irekiko dute Lady Banana eta Belladona taldeek

Ixai BARRENETXEA | DONOSTIA

Irungo Tunk! aretoa prest da ikasturte berriari ekiteko. Bihar, Belladona eta Lady Banana hirukoteek joko dute bertan. Irun eta Hondarribi ingurukoa da lehena, iragarkien eta irudiaren munduan lan egiten duten partaideez osatua. Ez da harritzekoa beraz, taldeak izaera propioa eta gustu ona agertzea. Javik, Danik eta Aitorrek beltzez jantzitako rocka lantzen dute, pop latinoa, Policen tankerako reggae eta fusio ñabarduraz sukaldatua. Musikari onak eta erritmo ertainak, gozo-gozo neurtu eta plazaratuak. Bestalde, Lady Banana taldea ilunagoa da, trinkoagoa, eta hurbil dute 70eko rock edo stoner rocka. Bide horri heldu dio Donostian bizi den Flavio italiarrak (gitarra jotzailea eta ahotsa), bizitza erdia Malaga eta Brusela artean egin duen Juandek eta Donostiako Altza auzoko Luisek (Ill taldean aritutakoa). Hirukotea sortu aurretik, Flaviok eta Luisek L´Ombreraya taldean egin zuten topo, gitarrak nabarmentzen zituen rock energiaren aldeko apustua eginez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo