GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

Zinema izarren distira islatzen hasi da Donostiako Zinemaldia

Zinema munduko izar ugari eta gonbidatu andana bildu zen atzo Zinemaldiko inaugurazio ekitaldian. Zitarako prestatu zuten agertoki hutsala Luis Eduardo Autek zazpigarren arteari buruz sortu zuen kantuarekin betetzen saiatu ziren aurkezleak; hutsunea bete baino, egoera berbera behin eta berriro errepikatu zuten, ordea. Glamourra helarazteko saiakera antzua izan bazen ere, eskainiko diren filmen kalitatea, behintzat, ona izango dela iragarri zuten.

p034_f01_250x124.jpg

A. KAMIO - A. BILBAO | DONOSTIA

Gutxienez ordu laurdeneko atzerapenarekin eman zioten hasiera Zinemaldiko inaugurazio ekitaldiari. Urtero legez, Edurne Ormazabal izan zuen gidari, Belen Rueda aktoreak lagunduta. Horiez gain, beste hainbat aurkezleren laguntza ere izan zuten. Tartean zeuden Pilar Bardem, Assumpta Serna, Juan Echanove, Clara Lago eta Lucia Jimenez. Guztiak Luis Eduardo Autek zinemari buruz idatzitako kantua ahotan zutela taularatu ziren, eta batek baino gehiagok ahots kordak ahulduta dituela agerian utzi zuen.

Zinemaldiko atal bakoitzari merezitako unea eskaini zioten, ondo ezkondutako hondoko musikak lagunduta, baita saritu eta gonbidatu bereziei ere.

Tamalez, aurten ere euskarazko hitz gutxi entzun ziren inaugurazio ekitaldian. Barbara Goenagak egin zuen aurkezpen txiki bat eta, ikusleen arreta osoa bereganatzen ari den Miguel Angel Silvestre «dukeak» zaletu guztiak behin betiko poltsikoratu zituen esaldi honekin: «Amets bat izan da niretzako. Ondo pasatzea espero dut».

Ametsik gabeko ameslaria

Richard Eyre-ren lanik berriena («The other man») izan da aurtengo Zinemaldian inaugurazio ekitaldirako hautatutako pelikula. Bernhard Schlink-en eleberri homonimoan oinarritutako lan horretan, Liam Neesonek eta Antonio Banderasek aurrez aurre jokatzen duten xake partida batek gidatzen du filmaren haria. Bi antzezleek, Laura Linney-rekin batera, amodiozko hiru-kotea osatzen dute; hura Nee- sonen emaztea da, batetik, eta, era berean, Banderasen maitale ere bada.

«Barkatzeko gaitasuna» da zuzendariak bere lanean islatu nahi izan duena; «barkatzeko gaitasuna izatea besteak egin duenaren gainetik», zehaztu zuen Banderasekin batera egindako prentsa agerraldian.

Bertaratutako kazetariek egindako galdera gehientsuenak Malagako aktoreari zuzenduak izan ziren eta, horrek, Eyre-ren parte-hartzea mugatu zuen, filmari buruz daukan ikuskera itzalean geratu zelarik.

Banderasek esker oneko hitzak erabili zituen gaurko ekitaldian jasoko duen Donostia Saria dela-eta. Bere esanetan, «zinema egitera bultzatu ninduen motorrak bizirik jarraitzen du» eta lan bakoitza, «lehenengo aldia» balitz bezala hartzen du. Oraingo honetan, Ralph-en bizimodua antzeztea egokitu zaio. «Berak ez dauka ezer bizitzan, baina zoriontsu da bere oharkabetasun horretan. Amets baten inguruan dabil arrastaka, eta bertako hari bakarra bere maitalea da». Gizaseme horren izaera zinemako gainontzeko pertsonaiekin kontraesanean dago, beraren ustez: «Ez da sendoa, ziurra, garaiezina. Aitzitik, hutsala, ametsik gabeko ameslaria, zaurgarria da».

Hala ere, antzezten duen pertsonaiaren baitan, «ezaguna zitzaidan zerbait» aurkitu du Banderasek, eta Pedro Almo- dovarren gidaritzapean egin zuen «Atame» filmeko pertsonaiari egin zion erreferentzia: «Biak ala biak, ametsak bete ez dituzten ameslari eroak dira, eta haiek lortzeko beste bide batzuetara jotzen dute», azaldu zuen.

Etorkizuneko egitasmoei dagokienez, Antonio Solerrekin batera, Boabdil Granadako azken erregeari buruzko gidoia idazten ari dela aurreratu zuen.

Paul Thomas Anderson llegará el miércoles

Pocas horas antes de que diese comienzo la 56 edición del Festival de Cine de Donostia se anunciaba que el realizador Paul Thomas Anderson no podría acudir a la gala inaugural, por motivos personales, donde se preveía otorgarle el Gran Premio Fipresci por su película «Pozos de ambición». No obstante, a última hora de ayer, la organización informó de que el director podrá al final acudir a la capital guipuzcoana y detalló que llegará el próximo miércoles, 24 de setiembre, aunque no se dio a conocer la fecha exacta en la que se le dará el premio. Paul Thomas Anderson ya había recibido el Gran Premio Fipresci en 2000 por «Magnolia», un galardón que también ha recaído en los últimos años en directores como Nuri Bilge Ceylan («Uzak»), Jean-Luc Godard («Notre musique») o Kim Ki-Duk («Hierro 3») A. K.

Ficha

Título original: `The other man'.

Dirección: Richard Eyre.

Guión: Richard Eyre, Charles Wood.

Intérpretes: Antonio Banderas, Laim Neeson, Laura Linney, Romola Garai.

País: Gran Bretaña.

Duración: 90 m.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo