GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

IGOERA KANPORAKETA

Poza eta irribarrea Kaikuren tostetan, tristura eta negarra Arkoterentzat

p035_f03_555x555.jpg

A.A. | DONOSTIA

Txanponaren bi aurpegiak ezagutu dituzte San Miguel Ligara igotzeko kanporaketan parte hartu duten bi euskal traineruek. Poza Kaikurentzat izan da. Sestaoarrek nagusitasun handiz irabazi zuten atzo bigarren jardunaldia ere -12 segundo bigarrenari- eta denboraldiko helburu nagusia lortu dute, gorengo mailara igotzea. Ikustekoa izan zen Portugaletera hurbildu zen jendetza eta arratsaldean sekulako harrera jaso zuten arraunlari guztiek.

Tristura eta negarra, aldiz, Arkoteri egokitu zaio. Plentziakoek ilusio handiz ekin zioten kanporaketari, maila ona emateko gai zirelakoan, baina azkenean ez dira izan bi ontzi atzetik uzteko gai. Kasu honetan, Meira izan da aurrea hartu dion ontzia. Galiziarrek segundo eskaseko errenta atera zuten larunbatean, baina Portugaleten «Plentzitarra» baino indartsuagoak direla erakutsi zuten. Nabarmentzekoa da galiziarren lorpena. Izan ere, datorren urtean hiru traineru galiziar arituko dira San Miguel Ligan eta herri bereko, Moañako, bi traineru egongo dira gorengo mailan. Txalotzekoa da.

Azkenik, gogoratu beharra dago Meiraren igoera dela-eta, Orioko bigarren traineruak ez duela KAE-1 Ligarako txartelik lortu zuzenean eta azken orduko hutsuneren baten zain egon beharko duela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo