EAJk eskatuta egindako azterketa batek 2020an EAEn 50 udal baino ez egotea gomendatzen du
GARA |
Sabino Arana Fundazioak eskatu ostean Copenhageko Etorkizunerako Azterketetarako Instituoak egin duen analasi baten arabaera, komenigarria izango litzateke 2020rako EAEko Udalen kopurua 40 edo 50era jaistea, horrela, «eraginkortasuna hobetu egingo bailitzateke».
Txostena, EAJk etorkizunerako proposamenak mahai gainean jartzeko sortu duen «Think Gaur Euskadi 2020» proiektuaren barne dago, eta atzo Bilbon aurkeztu zuten Iñigo Urkulluk, EAJko EBB presidenteak, Juan Maria Aburtok, Bizkaiako diputatuak eta Copenhagueko institutoaren arduradunak diren Kristina Soggard-ek eta Jeffrey Saunders-ek.
Soggardek eta Saundersek azaldu zutenez, orain EAEn dauden 250 Udalen kopurua 2020rako 40 edo 50era jaitsiko balitz, «eraginkortasuna asko» hobetuko litzateke, «ekonomia eskalak lortuz eta eskulana aurreztuz».
Zereginak delegatu
Proposamen horren arabera, hainbat eskualdetako zeregin eta lanak Udal garrantzitsuen esku utzi daitezke eta beste kasu batzuetan, Lakuako Gobernuak bere gain hartu ditzake. «Estamentu burokratiko gutxiago egongo lirateke eta horrek EAErekiko identifikazioa eta eskualdeen integrazioa bultzatuko lituzke», adierazi zuten.
Urkulluk azaldu zuen EAJk jendarte aldaketaren bidean «eskandinaviar eredua erreferentzi moduan» hartu nahi izan duela, ahal den heinean «Euskadin dauden premietara egokitzeko». Gaineratu zuenez, krisialdi-une honetan Lakuako Gobernuak jendarte politikak mantenduko ditu.