GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Reuters agentziak hiru euskaldunen itsas ikerkuntza lana goretsi du

GARA |

Reuters informazio agentzia prestigiotsuak Azti-Tecnalia euskal ikerkuntza aldizkariak argitaratutako lana goretsi du. Artikulua Iñigo Muxika, Angel Borja eta Juan Band ikerlari euskaldunek idatzi dute eta Europako itsasoen egoeraren inguruko ikerkuntza lana da.

Reuters aldizkariaren Behatoki Zientifikoak mundu osoko 11.000 zientzia-argitalpenetako artikuluak aztertzen ditu, eta horietan guztietan ikerlari euskaldunek idatzitako artikuluak 32 alditan aipatu zituen 2007 eta 2008 urteetan. Lorpen hori oso garrantzitsua da itsas ikerkuntzen hedapenerako.

Artikulu horrek izan duen sekulako oihartzunak zerikusi handia du Azti-Tecnalia euskal ikerkuntza-aldizkariak atera berri duen «Azti Marine Biotic Index» indizearekin. «Ambi» indizeak, analisi matematikoen bidez, ikerlari berriek lortzen dituzten datuak, datu historikoekin alderatzen ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo