GARA > Idatzia > Kirolak > Eibar

Iazko batezbestekoari eutsi dio talde gorri-urdinak denboraldi hasieran

A.U.L. | EIBAR

«Denboraldia hasi aurretik, etsaien batek egindako egutegia ikusita, ez genukeen sinetsiko zazpi puntu izango genituela», onartu zuen Carlos Pousok igandeko partidaren ondoren.

Egia esateko, eta Celtak eta Elchek, momentuz, aurreikuspenei eutsi ez dieten arren, arerio gogorrak izan ditu Eibarrek lehen jardunaldi horietan. Taldea sailkapenaren erdialdean ikustea, zazpi punturekin -lidergotik puntu bakarrera- harro egoteko modukoa da, beraz.

Izan ere, iazko denboraldiaren hasierako batezbestekoari eutsi diote gorri-urdinek. Eta hobe dute, horrela jarraitzea, iaz ederki ikusi baitzuten zaila dela bigarren itzulian puntuak lortzea..

Javier Mandiolak zuzentzen duen taldeak 11. postuan amaitu zuen iaz lehen itzulia, 29 punturekin. Igoeratik gertuago, jaitsierako postuetatik baino, eta maila matentzea ziurtatzen zuen progresioarekin, lasaitasunez ekin zion Ligaren bigarren zatiari. Baina batezbestekoa mantendu ez zuenez, azkenean, hil ala biziko partida jokatu behar izan zuen azkenaurreko jaurdunaldian.

Iaz gertatu zen bezela, argi dago ezinezkoa izango dela egungo batezbestekoa mantentzea -73 punturekin amaituko luke Liga Eibarrek, eta iaz, adibidez, Malagak bat gutxiago behar izan zuen igotzeko-, baina Pousok, egutegia nolabait moteltzen dela kontuan hartuta -Alicante, Albacete, Salamanca eta Cordobaren aurka arituko da hurrengo jardunaldietan- egoera zertxobait luzatzea espero du, ezinbestekoa dirudien sufrimendua, atzeratzeko, behintzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo