Bilbotarrek «New Boy» filma aukeratu dute Manhattango Jaialdiko irabazle
Manhattango Film Laburren Jaialdiko epaimahaikide izan diren bilbotarrek Sthepanie Green zuzendari irlandarraren «New Boy» filma hautatu dute jaialdiko filmerik onena. Pasa den astean Bizkaiko hiriburuan 450 pertsonek ikusi zituzten finalista suertatu ziren hamabi filmak eta Jaialdiko garaile Green-en proiekzioa izan da. Filmeko protagonista bederatzi urteko ume afrikar bat da; kontinentetik ihes egin eta Irlandan bere lehen eskola eguna duen ume bat.