GARA > Idatzia > > Euskal Herria

AHTren aurka dauden bi gazte goierritar epaitu dituzte

Atzo goizean epaitu zituzten Tolosako Epaitegian AHTren aurkako bi gazte goierritar, uztailean Ordizian izandako protesta bat zela eta. Fiskalak 180 euroko isuna eskatu du bakoitzarentzat; bien bitartean, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta elkarretaratzea egin zuten kanpoan ehundik gora lagunek eta horrela salatu zuten jasaten ari diren «jazarpena».

p020_f02.jpg

GARA |

Atzo goizean egin zen Tolosako Epaitegian Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimenduan aritzen diren gazte urretxuarraren eta ordiziarraren aurkako epaiketa. Uztailean Ordizian izandako gertaera baten ondorioz inputatu gisan joan behar izan dute bi gazte goierritarrek Tolosako epaitegira.

Uztailean, AHTri buruzko bideo emanaldia antolatu zuten Ordiziako gaztetxean, eta hura amaitutakoan, kanpoaldean pankarta bat jartzen saiatu ziren hainbat lagun. Orduan, Ertzaintza bertaratu zen, eta urretxuar gaztea identifikatu zuten. Gertaera horien aurrean, hainbat gazte hurbildu zen bertara, eta ordiziar inputatua argazkiak ateratzen hasi zen; ertzainek kamera kendu eta argazkiak ezabatu zizkioten. Gaztea, kexatu egin zen ertzainen jarreragatik, eta identifikatzeko eskatu zioten. Ordiziarrak uko egin zion aginduari, eta ertzain-etxera eraman zuten atxilotuta.

Atzoko epaiketan, Ordiziako gertaeretan egon ziren bi ertzainek ere deklaratu zuten. Fiskalak, bere aldetik, 30 egunez egunero sei euro ordaintzeko zigorra eskatu zuen, hau da, guztira, 180 euroko isuna ezartzeko gazte bakoitzari.

Aurkako jarrerak

Goizeko hamarretan hasita, Goierriko hiru ikastetxek geldialdiak egin zituzten atzo. Gainera, epaiketa horren aurkako elkarretaratzea egin zuten Tolosan, eta 150 lagun inguru bildu ziren. Bi gazteen aurkako epaiketa eguerdiko hamabietan hasi zen, baina, AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek salatu zutenez, «epaiketa irekia izan arren, hasieran, ez zioten inori sartzen utzi nahi izan». Hala ere, eztabaidatzen aritu ondoren, hamar bat lagunek sartu ahal izan zuten epaitegiko areto barrura. Bien bitartean, kanpoan egon ziren AHT Gelditu! Elkarlanak deituta protesta egiten. Ertzaintza agertu zen bertara, eta une batzuetan tentsioa egon bazen ere, ez zen istilurik sortu.

AHT Gelditu! Elkarlanak salatu zuenez, «egun gutxitan hirugarren epaiketa da honakoa». Horren harira, gaineratu zutenez, «epaiketak, isunak, mehatxuak eta jazarpena, bata bestearen atzetik ari gara jasaten; eta epaiketa honek ere aurrekoen helburu bera du: AHTren aurkako mugimendua kriminalizatzea, isunak pilatzea».

Goierriko Elkarlanekoek salatu zutenez, «Beasain eta Ordizian AHTren obrak hasi zirenetik asko areagotu da errepresioa». Beraien hitzetan, «Ertzaintzak proiektu txikitzaile horren aurka gaudenon kontra gogor jo du, jipoitutako gaztea kasu». Azkenaldian gazte ugarik «plakadunen harrokeria, mehatxuak, jazarpena eta baita jipoiak ere» jasan behar izan dituztela gainera, eta azaldu zutenez, «AHTren aurkako mobilizazioetan modu baketsu batean parte hartzeagatik etengabe ari dira jendea jarraitzen, atxilotzen, isunak jartzen...». Horrelako beste hainbat kasu egon direla jakinarazi zuten, «salatu gabe, isilpean gelditzen direnak . Ertzaintzaren asmoa beldurra sartzea da, horre- tarako kriminalizazioa eta biolentzia erabiliz».

Beste behin zabaldu dute beren aldarrikapena: «Modu zikin horretan ez gaituzte isilduko eta duintasunez bizi nahi dugu AHTrik eta autoritaterik gabe».

150 lagun inguru

Bi gazteen aurkako epaiketa salatzeko Goierriko hiru ikastetxetan geldialdiak egin zituzten, eta Tolosako Epaitegi aurrean 150 lagun inguru elkartu ziren protesta egiteko.

Encadenados de nuevo entre la incomprensión de Madrid

El delegado del Gobierno español en Gasteiz, Mikel Cabieces, afirmó ayer que el Tren de Alta Velocidad es «el Guggenheim del transporte» y se preguntó cómo es posible que en Euskal Herria «haya alguien en contra» de ese TAV, «que lo quieren todas las comunidades». Casi simultáneamente, el movimiento contrario a esta infraestructura no sólo evidenciaba de nuevo su disconformidad, sino que la llevaba hasta las mismas obras. En Abadiño, dos jóvenes se encadenaron a un camión-grúa que participaba en los trabajos de desbroce que se realizan en el barrio de Mendiola.

El Departamento de Interior de Lakua confirmó la acción y aseguró que debieron ser liberados por los bomberos después de más de una hora. No estaban solos, sino acompañados por estas personas que lanzaron gritos contra el macroproyecto. Tanto los dos activistas como otros seis solidarios fueron identificados por la Ertzaintza. Y todos ellos fueron expulsados de la zona. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo