Albaceteren aurkako partidarako data ez dute oraindik finkatu
A.U.L. | EIBAR
Eibar eta Albacete egoera sinestezina ari dira bizitzen, Euskal Telebistak eta Localiak asteburuan Ipuruan jokatuko den partida eskaintzeko duten interesaren ondorioz.
LFPk norgehiagoka larunbatean 18.30etik aurrera jokatuko dela aurreratu duen arren -ETBk zuzenean emango duela onartuz, beraz-, Eibarren bulegoetara ez da oraindik alde guztien konfirmazio ofizialik heldu eta, beraz, taldeek ez dakite larunbatean edo igandean jokatuko duten.
Arazo larrienak, kasu honetan, Albaceterenak dira, bidaia bi eratara antolatu behar izan baitu.
Eibarrek, bestetik, lan saioa izango du gaur, atzo atsedena izan ondoren.