Jarraitzeko akordioa berretsiko du bihar Joseba Etxeberriak
GARA | BILBO
Joseba Etxeberriak eta Fernando Garcia Macuak prentsaurreko bat eskainiko dute bihar Lezaman. Klubak atzo bidalitako komunikatuan besterik ez esan arren, argi dirudi bertan jokalariaren kontratuaren luzapena aurkeztuko dutela.
Izan ere, elgoibartarrak aspaldian esan zuen akordioa lortuta zegoela. Bihar alderantzizkoa ez badute esaten, Etxeberriak 2010eko ekainaren 30era arte luzatuko du kontratua. Hamabost denboraldi beteko ditu Bilbon talde zuri-gorriko jokalaririk beteranoenak, 1995. urteko irailak 3an Racingen aurkako partida batean debutatu ondoren.
Athleticek jakinarazi zuenez, bestetik, Joaquin Rodriguez Santiago epaile Valladolidtarrak zuzenduko du datorren igandean talde zuri-gorriak Sanchez Pizjuanen Sevillaren aurka jokatuko duten norgehiagoka.