GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Juan Luis Mugertza Berango

Kategoria

Ez dakit oso ondo zergatik, baina laket dut hitz hau. Indarra du, dotorea da eta belarrira ondo ematen dit. Gainera, nortasun handikoa dirudi: bakar-bakarrik ibiltzeko ez baitu inolako laguntzarik behar. Bai, gogoko dut hitza. Hala ere, ez dut askotan entzuten, ez ikusten. Bahituta dagoela dirudi. Agian, tarteko faktoreek ere zerikusia izango dute horren ezkutu egoteko. Ene ustez, «kategoria» hitzak konnotazio txarra du, subertsiboa da, eta ez da komeni izen horren aldeko eskola zabaltzea: kategoria duen gizarteak hobeto funtzionatzen baitu, hobeto adierazten baititu bere sentimenduak. Niri pena ematen dit kategoriarik gabeko espainiar politikarien mende bizi izateak, kategoria duen gizarteak ezin baitu Euskal Herriko sektore handi bat arnasarik gabe utzi. Ez, ezin du. Baina Espainia bakarra omen da eta handia. Bai, ez dugu erraz izango euskaldunok kategoriarik gabekoekin elkarbizitza uztartzea. Agian, herri honenganako etengabeko bidegabekeria izan daiteke modu bakarra orain arte horrelakoengandik zer edo zer espero zutenek bestelako iritzia izateko. Agian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo