GARA > Idatzia > > Mundua

Talibanekin negoziatu beharko dela onartu du David Petraeus jeneralak

Soilik bide militarra erabiliz Afganistan eta Pakistango talibanen matxinada garaitzea ezinezkoa dela onartu eta gero, negoziazioaren bideari ekitea izan daitekeela irtenbidea esan zuen David Petraeus AEBetako jeneralak. Orain arte, Irakeko militarren nagusia izan da, baina Pakistan eta Afganistanera bidaliko dute orain. Hamid Karzai Afganistango presidenteak ere negoziazioaren aldeko jarrera azaldu du.

p019_f01_148x116.jpg

GARA |

Bai Afganistanen, bai Pakistanen talibanak gero eta indar gehiago dutela onartu eta gero, matxino islamistekin negoziatzea irtenbide egokia izan daitekeela onartu zuen atzo AEBetako Armadako David Petraeus jeneralak, «The New York Times» egunkarian argitaratuko elkarrizketa batean. Orain arte, AEBek Iraken dituen tropen buru izan da Petraeus, baina urriaren 31tik aurrera Ekialde Hurbilean, Pakistan, Afganistan eta Erdialdeko Asian dauden soldadu guztien gaineko agintea izango du.

Petraeusek nabarmendu zuenez, talibanen matxinada ezin da soilik bide militarra erabiliz gainditu, indar handiegi hartu duelako. Beraz, adierazi zuenez, Kabulgo Gobernuaren eta talibanen arteko adiskidetzea aztertu beharreko aukera bat da.

«Adiskidetzea oso garrantzitsua izan da Iraken eta tresna erabilgarria izan daiteke Afganistanen ere», esan zuen Petraeus jeneralak.

«Dagoeneko ezinezkoa da Iraken halako matxinada bati jendea hilez edo harrapatuz amaiera ematea. Hori da Afganistanen orain gertatzen dena», gaineratu zuen Petraeusek.

«Adiskidetzeko ahalegina bideratzeko, konponbidean parte hartuz arazoari amaiera eman nahi dioten eragile guztiei eskua luzatu behar zaie», esan zuen AEBetako jeneralak.

«Matxinadan parte hartu duten kideetatik zenbat eta gehiago adiskidetu, gutxiago izango dira hil edo harrapatu beharko ditugunak», bota zuen agintari militarrak. Orain arte, Afganistanen ez zaiola aukera horri heldu onartu zuen Petraeusek.

«Argi dago Afganistanen oso zaila izango dela lurralde batzuetako kontrola kentzea», onartu zuen Petraeusek, eta gaineratu zuen bai Afganistanen, bai Pakistanen egoerak hobera egiten ez badu une latzei aurre egin beharko dietela.

Pakistango egoerari buruz galdetuta, Ali Asif Zadarik zuzentzen duen Gobernu berriak matxino talibanen aurka borrokatzeko borondatea erakutsi duela esan zuen Petraeusek.

Karzai: «Ez gara oraindik hasi»

Petraeusen adierazpenak Hamid Karzai Afganistango presidentea talibanekin negoziatzeko prest azaldu ostean emandakoak dira. Asteartean, Saudi Arabiako erregearen laguntza eskatu zuen Karzaik talibanekin negoziatzeko, baina oraindik ez direla hizketan hasi argitu zuen atzo.

«Azken bi urteotan askotan idatzi diot Saudi Arabiako erregeari, mundu islamiarraren buru den heinean, bakea Afganistanera ekartzen laguntzeko eskatuz», esan zuen atzo Karzaik prentsaurreko batean.

«Inoiz ez dugu izan gai honen gainean dugun iritzia ezkutatzeko asmorik», gaineratu zuen.

«Negoziazioa prestatzeko lanak aurrera darrai, gure mandatariak maiz izan dira Saudi Arabian eta Pakistanen, baina negoziazioak ez dira hasi», azaldu zuen, «The Observer» aldizkari britainiarrak argitaraturiko informazioa gezurtatuz.

Rangin Dadfar Spanta Afganistango Atzerri ministroak ere, talibanek egin zuten bezala, informazio hori gezurtatu egin zuen aldez aurretik.

Talibanek armak uztea eta politikagintzan hastea nahi duela berretsi zuen Karzaik. «Gure anaiak, bere herritarren eta nazioaren aurka armak hartu dituzten talibanak, Afganistanera itzultzea nahi dugu, eta bakearen alde lan egitea eta Afganistango herriaren aurka jotzeari uztea ere bai», adierazi zuen Karzaik.

Horregatik, dei berezia egin zion Omar Mula talibanen buruari: «Herrialdearen berreirakuntzan parte hartu, eta ez dezatela atzerritarren [NATOko soldaduak] beldurrik izan, nik babestuko baititut». Omarren erantzuna, ordea, okupatzaile atzerritarren kontrako borrokan segitzeko deia izan zen.

2008 es el año en el que más ocupantes extranjeros han muerto

Aunque solamente han transcurrido nueve meses, el año 2008 es el que registra más bajas mortales entre los ocupantes extranjeros de Afganistán desde la caída de los talibán en 2001.

Al menos 221 soldados extranjeros -la mayoría de EEUU- han muerto en Afganistán desde comienzos de 2008, según un recuento de France Presse realizado en base a los comunicados militares.

La mayoría de ellos han sido víctimas de artefactos explosivos al paso de sus patrullas, como los últimos muertos contabilizados, tres soldados de la OTAN que perdieron la vida el lunes.

En tan sólo nueve meses, la cifra de soldados extranjeros muertos supera la de todo el año 2007 (219 fallecidos). Los meses de junio (49 muertos, la cifra más alta en un solo mes desde 2001) y agosto (45) han sido los más cruentos.

El verano, la temporada tradicional para hacer la guerra en Afganistán, marca el inicio de las grandes operaciones, tanto por parte de las fuerzas de seguridad afganas y sus aliados occidentales como de los talibán. El general canadiense Richard Blanchette, portavoz de la fuerza de la OTAN, justificó el incremento de muertos entre los ocupantes por el aumento del número y la actividad de los soldados extranjeros.

En enero de 2007, la OTAN tenía 37.000 soldados en Afganistán, mientras que en enero de 2008 esta cifra había aumentado hasta los 50.000.

«Tenemos más tropas que nunca y vamos a zonas en las que no habíamos estado jamás anteriormente», añadió Blanchette. GARA

pakistan

Pakistango talibanen buru Baitula Mesud egun batzuk koman pasa ondoren hil egin dela adierazi zion atzo Pakistango zerbitzu sekretuetako (ISI) iturri batek Efe agentziari. Talibanek gezurtatu zuten informazio hori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo