GARA > Idatzia > > Kultura

Jaialdia

Getxoko XXVI. Antzerki Jardunaldietan hamalau antzezlan eskainiko dituzte

Getxoko XXVI. Antzerki Jardunaldiak datorren astean, hilaren 9tik 19ra bitartean ospatuko dira. Aurten genero guztien eta publiko guztietarako hamalau antzezlan eskainiko dituzte beste horrenbeste euskal antzerki taldek. Ohikoa denez, ekitaldi honen helburu nagusiak dira urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten duten ahalegina erakustea eta urteko antzerki ekoizpenaren erakusleiho bilakatzea, antolatzaileek nabarmendu dutenez. Getxo Antzokian helduei zuzendutako antzezlan nagusiak ikusi ahalko dira. Bertan Maskarada taldearen «Ohean», Ados konpainiaren «El jefe de todo esto», Agerre Teatroaren «Secando charcos» eta Kunka konpainiaren «Sexo gratis» ikusi ahal izango dira. Haurren emanaldiak Algortako Geltokiko Plazan eta Andres Isasi Musika Eskolan egingo dira, eta Algortako Geltokiko Plazan kaleko bi ikuskizun antzeztuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo