GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Ezker abertzalearen kontrako erasoa

Batasunak geroa aztertzeko biltzar nagusi irekia deitu du Uztaritzen

Bihar, larunbata, goizeko hamarretan egingo du Batasunak, Uztaritzeko Lapurdi gelan bere biltzar nagusi berezia. Joan den asteko gertakarien gainetik, lanean jarraitzeko grina adierazi zuen atzo, eta, horretarako hitz-ordu bat finkatu dute aste buru honetarako. Biltzar nagusia, izan ere, abertzale orori eta militanteei irekia zela nabarmendu zuten. Horretaz gain, alderdi abertzaleak, duela aste bat izandako «muntai poliziaren» inguruko irakurketa politikoa egin du, Estatu frantsesaren xedea Batasunaren ilegalizazioarekin batera, abertzaleeen baitan beldurra eragitea zela salatuz.

p002_f01.jpg

Ainize BUTRON | BAIONA

«Ez gaituzte isilaraziko» leloa zabaldu zuen atzo Batasunak lanean jarraituko zutela adierazteko. Alderdiaren aurka Baionan izandako operazio polizialaren ondotik aste bat igaro dela, Xabi Larralde, Aurore Martin eta Maite Goienetxe bozeramaileak agertu ziren atzo gertakariaren irakurketa eta ondoko asteetan martxan jarriko duten «lan politikoa»-ren berri emateko. Horrenbestez, Batasunaren egoitzan sartu eta operazioa burutzeko epaileak aurreraturiko EHAK eta Ostape dozierrak «aitzakiak» baizik ez zirela salatu zuen Aurore Martinek. «Egoitzan sartu aitzin bazekiten zer aurkituko zuten». EHAKren dozierra Garzon epailearen esku dagoenez, eta Ostape deitu txostena funtsik ez duela-eta, Batasunak afera «%100 politikoa» zela berretsi zuen. Horrrelako «muntai poliziala» bideratzeko orduan Estatu frantsesak bi xede nagusi zituela azpimarratu zuten: ilegalizazioa eta militanteengan beldurra eragitea.

«Operazio honekin Batasunaren irudia zikindu nahi izan dute», azpimarratu zuten. Eta, xede horren froga gisa, «Le Monde» egunkariak atxiloketen egunetan kaleraturiko artikulua azaldu zuten. Ilegalizazioa «garbiki» aipatzen denez, Estatu frantsesa «mezua zabaltzen» ari zela erakusten du Batasunaren ustez.

1976an Enbataren desegitea

Beldurra eragiteari dagokionez, «azken urteotan lan polita egina» izan dela gogoratu zuten, batez ere, EHBaiekin. «Abertzaleen arteko batuketari esker indartzen ari girela erakutsi dute. Frantziak abertzaleen proiektua aurreratzeko ematen diren urratsak oztopatu nahi ditu», baloratu zuen. Estatu frantsesaren xede horretatik at, espainol gobernuaren aldetik ilegalizatzeko dagoen presioa nabarmendu zuten ere. «Europa mailan alde batetik ilegala eta bestetik legala da Batasuna. Kontradikzio hori hausteko lan bat egiten ari dira», gehitu zuen.

Horretan, Batasunaren ustez Le Vert epailea ez da horretan geratuko. Eta, 1976an Enbata mugimendua desegite erabakia gogora ekarri zuen Larraldek. «Hiru hamarkada igaro dira geroztik, gaur gertatzen ari dena historia mailan garrantzia handiko gertakaria izango da», gogoratu zuen, ilegaliazioa gertatuko balitz, norbera eta gizarte eskubideen arloan «gibelapen» handia izango zela salatuz.

Oztopo horien guztien aitzinean Batasunak lanean jarraitzeko «grina» agertu nahi izan zuen, beraz, atzo. Eta, horretarako, bihar, larunbata, biltzar nagusi irekia eginen du Uztaritzeko Lapurdi gelan, goizeko hamarretan. «Militante eta abertzale guztiak deitzen ditugu batzar ireki horretan parte hartzeko», nabarmendu zuten. Egoera politikoa aipatzeaz gain, Autonomia proiektua hedatzeko lana abiatuko zutela jakinarazi zuten. Horretaz gain, lekuko gizarte eragile eta alderdiei ilegalizazioaren aurka argiki posizionatzea eskatuko dietela berretsi zuten. Ondoko egunetan harremanak abiatuko ditu Batasunak.

lapurdi gela

Uztaritzeko Lapurdi gelan deitu dute Batasuneko kideek biltzar irekia, bihar, goizeko hamarretatik aurrera, eta bertara joateko deia egin diote abertzale guztiei, egungo egoeraz eta etorkizunaz hausnarketa egiteko.

El Foro Social Europeo aprobó una moción en solidaridad con el movimiento pro amnistía

Durante el pasado Foro Social Europeo, celebrado en Malmö, Suecia, uno de los seminarios abordó el valor de la solidaridad y la criminalización, cada vez mayor, de los movimientos populares que trabajan en la denuncia de la represión y en apoyo a quienes la sufren. En este seminario fue aprobada una moción denunciando la sentencia contra Gestoras pro-Amnistía y Askatasuna, que fue posteriormente ratificada en la asamblea de Repression-network, red que agrupa a diferentes organismos europeos que trabajan en denuncia de la represión.

Asimismo, esa moción fue asumida por la Coordinadora Continental Bolivariana, espacio de coordinación «por la autodeterminación de los pueblos, su soberanía, la dignidad y la solidaridad internacionalista» de diferentes movimientos populares y organizaciones políticas de América Latina, en una reunión celebrada en Caracas. Estos organismos tomaron el compromiso de difundir su contenido, así como hacer un seguimiento de la situación de la libertad de expresión en este país. En el texto se afirma que «las cotas de represión contra el movimiento disidente vasco probablemente serán las más graves de toda Europa occidental», y se recoge «la bandera del movimiento vasco pro amnistía» en apoyo a los represaliados. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo