GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Errepresioari aurpegia jarriko diote bihar Bilbon

Amnistiaren aldeko mugimenduko kide izateagatik zigortutakoek, preso politikoen senideek eta preso ohiek, ezker abertzaleko ordezkariek, torturatuek eta Udalbiltza eta 18/98ko auziperatuek Euskal Herria pairatzen ari den salbuespen egoerari aurpegia jarriko diote Bilbon larunbateko manifestazioan.

p002_f02_213x108.jpg

Manex ALTUNA

Azken asteotako gertaera errepresiboak salatzeko manifestazio nazionala antolatu dute bihar arratsaldean Bilbon. «Salbuespen egoerari aurre egin, Euskal Herriak askatasuna behar du!» izango da Aita Donostia plazatik 17.30ean abiatuko den ekimenaren leloa. EAE-ANV, EHAK eta Amnistiaren aldeko mugimendua legez kanpo uzteko erabaki diren epaiak aste berean ezagutu ondoren eman zuten mobilizazioaren berri. Ahalik eta herritar gehien batzeko asmoa du ekimenak eta errazago bertaratzeko autobusak antolatu dituzte herri gehienetan.

Euskal Herria pairatzen ari den salbuespen egoera irudikatu nahi dute manifestazioan eta horregatik errepresioa lehen pertsonan bizi duten herritarrak joango dira aurreko aldean. Besteak beste, 33/01 sumarioan 8 urteko kartzela zigorra jaso duten Jon Beaskoa, Jagoba Terrones eta Iker Zubia, Mariluz Sebastian, gaixotasun larriarekin espetxean dagoen Juanjo Regoren emaztea eta Jone Artola, betiko kartzela-zigorra jaso duen Joseba Artola preso politikoaren arreba eta ezker abertzaleko ordezkariak. Espetxean hogei urte egin dituen dituen Jose Antonio Torre «Medius» preso ohia eta orain dela gutxi Nafarroan izandako polizia-operazioan torturatu dituzten pertsonak ere parte hartuko dute mobilizazioan. Udalbiltzaren kontrako auzian inputaturik dagoen Loren Arkotxa eta 18/98 sumarioan auziperatua dagoen Iñigo Elkoro ere Bilboko kaleetan izango dira.

Era berean, hainbat herritan agerraldiak egin dira manifestazioan parte hartzeko deia luzatuz. Zarautz, Getaria eta Zumaiako herritarrek esaterako «etsaiaren erasoen aurrean harresi sendo bat eraiki behar» dela adierazi zuten. Tolosaldeko alkate eta hautetsiek berriz, gaur egungo egoerak «frankismoak bizi-bizirik jarraitzen» duela erakusten duela esan zuten eta ezker abertzalea «txikitu» nahi dutela aldaketa politikoaren motorra delako. Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Aretxabaletako senide, preso ohi eta torturatuek egindako prentsaurrekoan erantzukizunak eskatu zizkioten Ibarretxeren Gobernuari «beste aldera begiratzen duelako» eta jokabide horrekin «zigorgabetasun-eremuak zabaltzen dituelako».

 

Responden al PNV que «la izquierda abertzale va a seguir haciendo política»

Después de que el PNV de Bizkaia anunciara el miércoles que no va a debatir propuesta alguna procedente de la izquierda abertzale, desde el grupo juntero independentista replicaron a los jeltzales que van a seguir «haciendo política a pesar de los obstáculos» que encuentren en el camino. En un comunicado de prensa, los apoderados abertzales valoran que «lo que realmente les ha hecho daño» a los representantes del PNV es «la crítica política a un modelo de gestión llevado a cabo en nuestro herrialde y en nuestros pueblos, que prioriza los intereses y beneficios de unos pocos y pocas».

«Nos dicen que no hacemos política, cuando la Mesa de las Juntas Generales, presidida por el PNV, tiene secuestrados los sueldos y dietas que le corresponden a la juntera de la izquierda abertzale» recuerdan, para apostillar que «deben ser ellos los que hacen política en pueblos como Ondarroa o Mendexa». De lo sucedido, concluyen que «ha quedado claro que la principal oposición, aunque intenten acallarla, es la que realiza la izquierda abertzale». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo