Antzerkia
«Ibañeta» antzerki emanaldia lehenengo aldiz Larzabalen
Haize Berri Kultur etxeak, euskarazko antzerki idazlan eta ekoizpenak, antolatu du «Ibañeta» antzerkiaren egitasmoa. Piarres Larzabalek 1968an idatzi zuen antzerkia lehen aldiz eskainiko da Larzabalen. Nafarroa Karlomagnoren tropek okupatzen dutela antzezten du Ibañetak. Ander Lipus da taula zuzendaria eta Oztibarreko Antzerkia, Hiru punttu eta Kitzikatzan/k taldekide diren hamabost bat partaidek parte hartzen dute antzerkian.