Txontxongiloak
Helduentzako Txontxongiloak izango dira protagonista Bergaran
Nazioarteko Helduentzako Txontxongiloen IX. Mostra egingo da asteburuan. Hamahiru konpainien ikuskizunak, aurreko mostretan bezala, kalean, Pol Pol tabernan eta Gaztetxean izango dira, baina bada berritasunik. Zabalotegi Aretoa inauguratu eta formatu ertaineko emanaldiak eskainiko dira. Taun Taun Teatro talde antolatzaileak adierazi duenez, kaleari garrantzi berezia eman diote, «magiaz eta sorpresaz» bustiko direlako. Euskal Herriko taldeez gain, Argentinakoak edo Perukoak ere izango dira Bergaran.